Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Vasily Kandinsky: artelan-multzoa
August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)
Iruzkinak
Paul Klee: artelan-multzoa
- Izenburua:
- Paul Klee: artelan-multzoa
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta musika | Bildumagintza | Eragin artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Paisaia | Der Blaue Reiter | Nazismoa | Daniel-Henry Kahnweiler | Hermann Rupf | Lily Klee | Margrit Rupf
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Kubismoa
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Klee, Paul | Picasso, Pablo
Paul Klee-k eta Hermann Rupf-ek 1913ko udan ezagutu zuten elkar. Rupf arte kubistan interesatutako bildumagilea zen, eta artistak interes berezia agertu zuen 1912tik aurrera mugimendu horri buruz. Urte horretan bertan, Klee Der Blaue Reiter (Zaldizko urdina) artista taldeko kide bihurtu zen, eta hainbat gogoeta idatzi zituen kubismoaren inguruan Bernako Die Alpen aldizkarian. Artistak, gainera, gustuko zituen kolorearen ikerketa eta kubismoak berezkoa duen perspektibaren desegitea.
Bere ohiko zorroztasunaz eta abangoardiaren zaletasunaz, Rupf luze gabe hasi zen Kleeren obra erosten. Nazismoaren garaipena dela eta, artistak Alemania utzi behar izan zuenean, Rupfek babesa eman zion. Gainera, Klee Kanhweiler-ekin harremanetan jarri zuen, haren arte-merkataria bihur zedin.
1914an, Rupfek artistaren hiru marrazki erosi zituen. Era horretan, elkartruke-harreman bat hasi zen, eta 190 artelan inguru erosi zituen.
1921ean, Rupf bikoteak L 112, 14 km estazioa erosi zuen, 1920koa. Artelan hori lehenago ere ikusgai egon zen Kunsthalle Bern-en, eta kontrako kritika jaso zuen ohar batean. Rupfek erantzun egin zion oharrari, artikulu bat idatziz: nabarmendu zuen akuarelaren konposizio kubistan asmatu egin zuela, baita musikak eta arte abstraktuak harreman estua dutela ere.
Akuarela hori lerro horizontal eta bertikalen bitartez zatitzen da, eta musikako notazioa ekartzen dute gogora. Gainera, zenbaki batzuk ere irudikatzen dira, Georges Braque-ren eta Pablo Picasso-ren lehenengo artelan kubistetan agertzen ziren bezala.
1935eko abenduan, Paul Kleek Arauen arabera landatu akuarela oparitu zion Margrit Rupfi, urte horretan bertan egindakoa. Bi urte geroago, berriz, 1937an, Hermann eta Margrit Rupfek Ilbetea lorategian erosi zuten.
Paul Kleeren 1940ko heriotzaren ondoren, alargunak kudeatu zuen artistaren ondarea. Lily Klee hil baino zertxobait lehenago, Hermann Rupfek eta Hans Meyer-Benteli-k artistaren ondare hori hartu zuten beren gain. Rupf, gainera, Klee Elkartearen sortzaileetako bat zen eta, bertan, Paisaia eszenikoa erosi zuen 1948an; 1950ean, berriz, Mendiak neguan. Lehenago, 1944an, Lily Kleeri Eolikoa erosi zion.