Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

André Derain: artelan-multzoa

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Info gehiago

Iruzkinak

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Parisen bere galeria ireki eta gutxira, 1907an, Daniel-Henry Kahnweiler-ek 1904an hirian finkatutako Pablo Picasso-ren estudioa bisitatu zuen. Bada, arte-merkatariak haren obra erosteko apustu handia egin zuen, interesa baitzuen irudikapen-formak eta, ondorioz, baita artearen historia ere iraultzen ari ziren artistekin. 1908an, haren 40 pieza erosi zituen. Kahnweilerren bitartekaritzaz, Picassok Hermann Rupf ezagutu zuen, eta hauxe bihurtu zen Picassoren lehendabiziko bildumagileetako bat, bi gouache erosi zizkionean: Hostotza, 1907koa, eta Paisaia, 1908koa. Urte horietan, Picassoren artelanak ez ezik, Rupf beste zenbait artistaren artelanak erosten hasi zen: Georges Braque, eta Othon Friesz eta André Derain fauvismoko artistenak, adibidez.

Picassok grabatua bere ibilbide artistiko osoan landu zuen, baina hogeita hamarreko urteetan are sarriago. Hermann eta Margrit Rupf Bildumako Kahnweilerren hiru litografiak 1957an egin ziren, baina lehenagotik erretratua egina zion galerista eta arte-merkatariari 1910eko Daniel-Henry Kahnweiler-en erretratua margolan kubistan.

1907an, Parisen, Georges Braquek hiru pertsonaia zituen inguruan: Guillaume Apollinaire poeta, Daniel-Henry Kahnweiler arte-merkataria eta Pablo Picasso artista gaztea. Braquek Picasso ezagutu zuen Bateau-Lavoir-eko estudioan 1907an eta Avignongo andereñoak haren artelan ospetsua ikusi zuen. Harrezkero, elkarren adiskideak izan ziren, baina batez ere kubismoa sortu zuten, pinturan guztiz lengoaia berria. Picassok Gizon baten burua 1908an egin zuen, ezin besteko lana kubismoaren bilakaeran.

Kubismoaren hastapenetan, objektuak eta espazio piktorikoa geometrikoki eta bloketan zatikatu zituzten margolariek eta, gainera, perspektiba bakarra hautsi zuten, ordu arte artean nagusi zena; trukean, objektuen funtsezko forma jaso zuten, hots, hainbat horien alderdi irudikatu zituzten perspektiba desberdinetatik.

1909tik 1914ra, pausoz pauso, Picasso eta Braque benetako iraultza estetiko baten buruan jarri ziren. ‘Analitikoa’ deitzen den kubismoaren lehendabiziko fasean, kolorea gris, beix eta berdeetara murriztu zen, anekdotikoegitzat jotzen baitzen. Kubismo analitiko hori eguneroko objektuen eta musika-instrumentuen irudikapenetan gorpuztu zen sarritan. Konposizio gero eta zatikatuagoek errealitatearen aldeak irudikatzen zituzten.

Kubismo sintetikoaren aldian, 1913tik 1917ra, plano luzatuen sareta ortogonala hor dago oraindik, baina kolore uniforme eta trinkoak erabiliz. Gainera, urte horietan, Picassok material hareatsuak sartu zituen, 1913ko Biolina horman zintzilik pinturan ikus daitekeen bezala. Beste artelan kubistetan moduan, Picassok eguneroko objektuak baliatuz barrualde bat islatu zuen, haien irudikapenari buruzko gogoeta egiteko. Musika-instrumentuaren perspektibak biderkatu zituen, eta forma geometrikoetara murriztu. Berdin egin zuen espazioarekin: mihisearen bi dimentsioak nabarmendu zituen.

1924tik aurrera, Picassok zabaldu egin zituen bere prozedura kubistak: mundua deskribatzeko hainbat “estilo” baliatu zituen ordutik aurrera, eta traza kubistako collage bat eratu zuen, 1929ko Neska baten burua margolanean ikus dezakegun bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

André Derain: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Fernand Léger: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago