Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Pablo Picasso: artelan-multzoa
Olivier Mosset, Farmazia (1988)
Iruzkinak
Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)
- Izenburua:
- Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Artea eta umorea | Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Forma | Erretratua eta autorretratua | Hermann Rupf | Margrit Rupf
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Espresionismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Arp, Hans | Fueter, Max | Laurens, Henri | Mataré, Ewald | Slotawa, Florian
Rupf Bilduma osatzen duten artelanak aztertu ondoren, Florian Slotawa artistak Rupf Bildumako lau eskultura hautatu zituen 2010eko Bernako oinak osatzen duen multzoa egiteko. Lau artelan horietarako, artistak lau idulki egin zituen, horretarako Rupfdarren familiako etxetik ateratako altzariak baliatuz. Era horretan, haien etxeko goxotasuna eman zuen aditzera, eskulturei bildumaren sorreran izango zuten nolabaiteko pribatutasuna itzuli zien, egungo egunean jendaurrean duten agerikotasunaren beste aldean.
Nola aukeratutako eskulturak, hala altzariak adierazgarriak dira. Ewald Mataré eskultore espresionistak 1925ean egindako Etzandako behia mahaitxo laranja baten gainean dago eta, aldi berean, komoda bateko tiraderen gainean jarrita. 1963an Hans Arp-ek egindako Hosto-enborra lanak forma organikoak eta abstraktuak ditu. Artelan hau idulki baten gainean dago, alderantziz, hankaz gora jarritako edari-karro baten gainean. Henri Laurens-en Biluzik belauniko barnerakoia eta intimista mahaitxo lagungarri batean kokatzen da, bainugelarako horma-altzari bati akabera jarriz.
Azkenik, Margrit Rupfen aurpegieran oinarrituz Max Fueter artista suitzarrak egindako bustorako, Florian Slotawak altzari-elementu bereziki intimo bat aukeratu zuen: tokadore bat.
Pieza horren bitartez, artistak zintzo eutsi zion bere lan-metodoari, abiapuntutzat hartuz dagoeneko existitzen den “elementu” baten erabilera. Ondoren, ohiturazko arauak umorez auzitan jartzen dituen perspektiba batez objektua alderantzikatu zuen du.