Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Olivier Mosset, Farmazia (1988)
Fernand Léger: artelan-multzoa
Iruzkinak
Henri Laurens: artelan-multzoa
- Izenburua:
- Henri Laurens: artelan-multzoa
- Erakusketa:
- Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta pertzepzioa | Bildumagintza | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Bolumena | Forma | Materiala | Perspektiba | Arte-galeriak | Paris | Daniel-Henry Kahnweiler | Hermann Rupf | Margrit Rupf
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Laurens, Henri | Slotawa, Florian
Erakusketan biltzen diren Henri Laurens-en lau artelanak 1920ko hamarkadan egin ziren: Boxeolari baten burua, Belarritakodun emakumea, Etzandako emakumea eta, azkenik, Belaunikatutako biluzia, Florian Slotawa-k egindako Bernako oinak eskultura-multzoko zati eta 305. aretoan dagoena.
Lau piezek artistaren obra eskultorikoaren bilakaera irudikatzen dute, hastapen kubistetatik hasi eta emakumezkoen irudiek ezaugarri dituzten bolumen handiko formetara.
Boxeatzaile baten burua eta Belarritakodun emakumea lanetan, kubismoaren berezitasun diren askotariko perspektibak agertzen dira. Erreprodukzio anatomiko zintzotik eta perspektiba nagusitik aldentzen den irudikapen forma berri bat zen. Bi eskulturetan, buruaren askotariko zatiak ikuspuntu desberdinetatik irudikatu zituen artistak. Aldi berean, “espazio hutsak” deitutakoek ezinbesteko garrantzia zuten artistarentzat. Espazio horiek eskatzen dute ikusleek haren irudimenaz horiek osatzea.
Laurensek bere eskulturetako materialak kontrasteak sortzeko elementu moduan erabiltzen ditu. Brontzez egindako Etzandako emakumearen kasuan, distirak leun sentsazioa ematen die giza irudiaren forma handiei eta ertz borobilduei. Aldi berean, sabelaldearen beheko aldeko biribildurek kontraste nabarmena egiten dute gorputz-enborraren goiko aldeko lerro zuzenekin.
305. aretoan dagoen Belaunikatutako biluzian, laugarren piezan, artistak bere bilakaeran pauso bat aurrera eman zuela antzematen da. Laurensek alde batera utzi zituen elkarrekin uztartutako bolumen zuzenak eta, trukean, forma potolo askoz borobilduagoak erabili zituen. Artistak perspektiba bakarrari heldu zion berriz eta, beraz, emaitza giza irudi argia eta sintetikoa da.
Rupf bikoteak Parisen erosi zituen Henri Laurensen eskulturak, Daniel-Henry Kahnweiler-en jabetzako Simon galerian. Arte-merkatariak berarentzat zituen artistak lanean, urteko soldata baten trukean. Era horretan, 1920tik 1923ra, Laurensek Kahnweilerrentzat artelan-multzo bat sortu zuen. Hartara, egin eta gutxira, pieza horiek Rupf Bildumara pasa ziren.