Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Info gehiago

Iruzkinak

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Izenburua:
Olivier Mosset, Farmazia (1988)
Erakusketa:
Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Dualtasuna
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Mosset, Olivier

Bere ibilbide artistiko osoan, Olivier Mosset-ek pinturaren aukerak esploratu ditu bere obraren bitartez, errealitate fisikoa irudikatzeko ahalmenetik haratago. Koadro hau ezinbesteko pausoa da bere bilaketa prozesuan.

Laurogeiko hamarkadako erdialdea arte, artistak koadro monokromoak pintatu zituen funtsean eta, bertan, marka pertsonal oro saihesten zuen. Mossetentzat lengoaia piktorikoaren oinarrizko kodea kolorea zen, eta mihise bakoitzean koloreak isolatuki erabiltzen zituen.

Lengoaia piktorikoari buruz zuen kolorearen eta haren mihisearen gainazaleko banaketaren ikuspegi horretatik abiatuz, Mosset beti saiatzen zen objektuen errealitate fisikoari erreferentziarik ez egiten. Horregatik, ahalegintzen zen objekturen bat aditzera eman zezaketen koloreak ez elkartzen.

Irudikapenaren mugak esploratuz, existitzen diren ikurren sistema baliatzen du, eta berak eraldatu egiten du, bere interesei erantzuteko. Ikur horietako bat farmazietako gurutze berdea da, batzuetan ertz gorri bat izaten duena. Artelanak gainazal berde ia karratu bat dauka, baita zerrenda gorri estu bana ere bere hiru ertzetan, gurutzearen zatiki bat izango balitz bezala. Aldi berean, izenburuak interpretaziorako giltza ematen du.

Mosset ez da saiatzen hemen gurutzea bera irudikatzen. Aldiz, unibertsalki ezagutzen den ikur baten koloreak erabiltzen ditu, isolatuz eta konbinatuz, beste irudi bat lortzeko.

Era horretan lan eginez, figuraziotik aparte mantentzen da, baina hurbildu egiten da pinturak esanahiak aditzera emateko daukan gaitasunera. Artistak berak aitortu zuen planteamendu hori anbiguoa dela.

Autonomia, horixe da margolanek lortu beharko luketena, eta hori erabakigarria da bere eraginkortasunerako. Baina oso autonomia mugatua da. Noski badakigu ez direla zerutik erortzen eta, zalantzarik gabe, posible eta ikusgai bihurtu zituzten baldintzen menpe daudela.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

André Derain: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Fernand Léger: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago