Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Info gehiago

Iruzkinak

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Vasily Kandinsky-ren itzala eta artearen ikuspegi ez-objektiboaren bere teoria erabakigarriak izan ziren pintura gero eta abstrakzio handiago batera lerratu zedin. Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Kandinskyk pintura abstraktu adierazkor bat ondu zuen, eta XX. mendeko arteari berak egindako ekarpen gogoangarria bihurtu zen. 1909tik aurrera, artista tamaina handieneko bere koadroak hiru kategoriatan sailkatzen hasi zen: inpresioak, inprobisazioak eta konposizioak.

Kandinskyk 1931tik zuen harremana Rupf bikotearekin. Paul eta Lily Klee-k osatutako bikotearen bitartez jarri zen harremanetan haiekin, Rupftarren adiskideak baitziren. Urtetan, Bernako bildumagileak finantza-kontuetan aholkularitza eman zion errusiar artistari. Eta Kandinsky hil zenean, Nina Kandinsky alargunak harremanetan jarraitu zuen Rupftarrekin.

Rupf bikoteak eskuratutako Kandinskyren artelan asko artista hil ondoren heldu ziren Bildumara. Tentsio lasaia (Tentsio arina) da salbuespenetako bat, 1935ean eskuratu baitzuten.

Erakusketako artelanak 1916 eta 1940 bitartekoak dira, alegia, gaztaroan Alemanian egon ondoren Errusiara itzuli zeneko garaikoak eta gerora, Parisen emandako aldikoak.

Alemanian, 1911n, Der Blaue Reiter (“Zaldizko urdina”) talde espresionista sortu zuen eta, gainera, Über das Geistige in der Kunst (“Espirituzkoa artean”) idazlan teorikoa argitaratu zuen. Bertan, bere zeregin artistikoaren oinarriak azaltzen zituen: arte ez-figuratibo batez, emozioak aditzera emateko gogoa.

Nahi horrekin bat etorriz, Titulurik gabea (Ur-margoa 1916) pinturan, kolore oso bizietako trazu kementsu batzuk pistako dantzari bikote baten arintasunaz mugitzen dira itxura batean atzealde neutrotik. Lerro beltzek, artean itxura organiko eta irregularrekoak, profil fin edo lodiagoak hartzen dituzte, forma bihurri edo zuzenak, bakarrik edo paraleloan eta, hartara, mugimendu-sentsazio bat sortzen dute. Kolore distiratsua erritmo horiei gehitzen zaie.

Urteen poderioz, Bauhaus eskolan irakasle-lanetan ibili ondoren, artistak mugimendu-sentsazio hori garatzen jarraitu zuen. Hala ere, koadroen gainazalean banatutako formak eta lerroak gero eta garbiagoak dira, geometrikoagoak eta ez hain organikoak. Batzuetan, Kandinskyk forma geometriko hutsak gehitu zituen. Bestetan, berriz, siluetek objektu batzuen itxura ekartzen dute gogora.

Naziek 1933an itxi zuten Bauhaus eskola eta, urte horretan bertan, Kandinskyk Parisera alde egin zuen. Han, 1944an hil arte, obra berantiar bat sortu zuen eta, bertan, Bauhausen urteetako bere kode formalaren zehaztapen konstruktiboa kolore distiratsuen mikroegitura organikoen unibertso batera eraman zuen.

Zalantzarik gabe, Hans Arp-en pinturan hezurmamitutako surrealisten geometria amorfoak eragina izan zuen aldi horretako Kandinskyren konposizio organikoetan. Edonola ere, Kandinskyren artelan guztiek barne-erritmo bat dute, baita musikaltasun trinko bat isurtzeko gaitasuna ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

André Derain: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Fernand Léger: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago