Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Paul Klee: artelan-multzoa

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Info gehiago

Iruzkinak

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Izenburua:
August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)
Erakusketa:
Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Gaiak:
Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Perspektiba
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Espresionismoa | Fauvismoa | Inpresionismoa | Kubismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Macke, August

August Macke-ren artelan honek Frantziako inpresionisten koadroetako aire zabaleko giro burges jendetsuak ekartzen dizkigu gogora. Ez da harritzekoa: artelan honen abiapuntu izan zen 1907an artistak egindako olio-pintura baten estudioa, Parisera bidaiatu eta han inpresionisten obra ezagutu ondoren egindakoa.

Hala ere, Mackek, alemaniar espresionismoaren barruan, bost urte geroago berriz heldu zion gai horri, beste abangoardia batzuk, fauvismoa eta kubismoa, ezagutu ostean. Eragin horiek guztiak bere estilo pertsonalaz bideratu zituen.

Jatetxeko terrazan lan honek interes berezia du konposizioari erreparatuz gero. Espazioa irudikatzean, artistak uko egin zion ohiturazko perspektibari, abangoardiako arte-estilo guztietan gertatzen ari zen bezala. Terrazako zorua gainazal gorrixka laua da. Nolanahi ere, margolariak lortu egin zuen sakonera sentsazio bat sortzea. Nola, ordea?

Sentsazio hori eragiteko elementu nagusia giza irudiak antolatzeko modua da. Aurrealdean egunkaria irakurtzen duen gizonak koadrora sartzeko gonbitea egiten du. Ondoren, giza irudien multzoek gure begirada atzealdera sigi-saga gidatzen dute, ezkerreko hiru pertsonaietatik hasi, eskuineko bi gizonetara pasa eta atzealdeko emakume-taldean amaitzeko.

Gainera, koloreen erabilera ere garrantzitsua da sakonera sortzeko. Askotariko tonalitateak erabiltzeari esker, artistak plano desberdinak sortu zituen margolanean; adibidez, atzealdean, emakumeen jantzien ñabardura argiek plano bat eratzen dute. Beste adibide bat atzealdeko tonalitate marroi berdekara da, argi-itzalen jokoa biziagotzen baitu.

Arreta ematen du forma organikoen abstrakzio mailak, baita aurpegien edo zuhaitzen hostotzarenak ere. Objektu fisiko bat irudikatzeko gogoa baino, artistak kontraste harmoniatsu bat sortzen duten kolorezko pintzelkadak konbinatzea bilatzen zuela dirudi. Hori gertatzen da, hain zuzen, aurrealdean ikusten den txakurrarekin, ezkerrean: ia bereizezina da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

André Derain: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Fernand Léger: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago