Edukira zuzenean joan

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

Carlos Bunga: Pintura-eraikuntza #11k (2016)

Info gehiago

Iruzkinak

Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)

Izenburua:
Lucio Fontana, Espazioaren kontzeptua (1965)
Erakusketa:
Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta zientzia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Geometria | Kolorea | Materiala | Testura
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Fontana, Lucio

Tenpera zuriz margotutako mihise bat dugu aurrean eta, bertan, Lucio Fontana artistak 51 zulo egin zituen. Alde batetik, artelan hau lan pinturatzat jo dezakegu, mihisea baita, tenpera zuriz margotua. Hala ere, sorkuntza-prozesuan, artistak materiala erauzi du, oihalean zuloak eginez. Lan egiteko era horren bidez, Fontana eskulturaren arlora hurbildu da.

Fontanaren artelan hau Espazio-giroak izenburuan sailkatutako lan-multzo batekoa da. Lan horietan, artistak argiaz eta espazioaz gogoeta egin zuen. Zulaketen bitartez, mihise atzean dagoen espazioa askatzea lortu zuen, baita euskarri horretan sakoneraren dimentsioa zuzenean sartzea ere; ez zuen beraz pinturan ohikoa den perspektibaren ilusioa baliatu.

Bere garaiko beste artista batzuek bezala, Fontanak ez zuen interesik irudikapen figuratiboan. Guztiz kontrakoa: argiari eta espazioari buruzko gogoeta erabat kontzeptuala egin zuen. Mihiseko 51 zulo horiek, bananduta dauden modua dela eta, multzotzat jo daitezke; alegia, forma eliptiko bat sortzen duen marrazki bat balira bezala hauteman daitezke.

Materialarekin, ehundurekin, genero artistikoekin eta forma geometrikoekin jolastuz, Fontanak mapa astronomiko bat aditzera eman zuen eta, berriz ere, espazioari egin zion erreferentzia. Artistak lan egiten zuen garaian, zientzia eta, bereziki, fisika garapen handia izaten ari ziren, eta horrek ondorio bereziak izan zituen espazio-lasterketan murgildutako herrialdeentzat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Georges Braque: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

André Derain: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Pablo Picasso: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Florian Slotawa, Bernako oinak (2010)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Olivier Mosset, Farmazia (1988)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Henri Laurens: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Fernand Léger: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Juan Gris: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Donald Judd, Titulurik gabea, 85–065 zk (1985)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Vasily Kandinsky: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Paul Klee: artelan-multzoa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

August Macke, Jatetxeko terrazan (1912)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Piero Manzoni, Kolorerik gabea (1962)

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma , Iruzkina, 2016

Info gehiago

Meret Oppenheim, Aurpegia hodeian (1971)