Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
Pop Artea eta Herrikoitasuna
Gerraosteko abstrakzioa
Atalak
El Anatsui
- Izenburua:
- El Anatsui
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Arte afrikarra | Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materialak | Oreka | Sinbologia | Tamaina | Eskulturagintza | Natura | Afrika | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- El Anatsui,
Sei hamarkadaz, El Anatsuik bere mintzaira piktoriko propioa findu du, kulturaren eta teknikaren mugetatik harago. 1998an, artistak metalezko eskulturak egiteari ekin zion; horretarako, zaborretarako likore-botilen tapoiak erabiltzen zituen. Material hori garrantzitsua da obren kontzeptuari dagokionez, alkohola izan baitzen europarrek Afrikara eraman eta ondoren esklabo truk banatu zuten kontsumo-produktuetako bat. Hala, materialak sinbolismo historikoa eransten dio obrari, eta, Anatsuiren lan gehienekin gertatzen den bezala, boteretsua bezain sotila da.
Metalezko eskultura horiek sortzeko, Anatsuik hainbat laguntzaile izaten ditu lantegian, eta haiek laguntzen diote aluminiozko elementuak zanpatu, bihurritu, prentsatu eta kobrezko alanbrearekin txirikordatzeko zeregin neketsuarekin. Itsaso gorakorra egiteko, artistak Nsukka (Nigeria) osoko pertsonak hartu zituen lanerako, likore-botilen tapoi-kapsulak ehun zitzaten: taldeko prozesu bat izan zen eta urtebete inguru iraun zuen. Hala, hiru panel handi osatu zituzten; gero, denak elkartuz azalera zabal bakar bat osatu zuten, eta argia turrustan islatzen da horren gainean.
Artistaren piezarik berrienetako bat da Itsaso gorakorra, eta handienetakoa ere bai. Obraren goialdeko zerrenda zilar-kolore distiratsuak zerua oroitarazten du, olatu zuri mateek etendako zeru bat, eta azpialdeko kolore-marka urriak estali egiten ditu ia osorik, zeinek iradokitzen baitute hiriren bat dagoela zerumugan. Piezaren oreka bisuala ez dator bat obraren izenburuarekin: hain zuzen ere, Itsaso gorakorra izenak gogora dakarkigu —edo akaso ohartarazpena egin nahi digu— instant batean eralda daitezkeela natura eta zibilizazioak. Obraren tamaina itzelak, horrenbestez, klima-aldaketaren neurria ematen digu.