Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Adierazpen-lengoaiak

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Info gehiago

Atalak

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Areto honetako protagonistak bai abstrakzioa bai haren askotariko garapenak eta ondorioak landu dituzten espainiar estatuko belaunaldi desberdinetako artista zenbait dira. Hala, estilo eta lengoaia ugari zeharkatu arren, kezka komunak dituzten obren arteko topaketa zirraragarria gertatzen da bertan; hain zuzen ere, materialekiko kezkan, transzendentzia ia espiritualean eta espazioaren ekoizpenean bat datozen obrak dira, arkitekturarekiko oihartzun nabarmenak aktibatzen dituztenak.

Pablo Palazuelo-k abstrakzio geometrikoaren molde pertsonal bat garatu zuen, oinarri harturik irakaspen esoterikoak, Ekialdeko filosofia, matematika eta zientzia. Eduardo Chillida eskultore eta lagunak bezala, Palazuelok ere arkitektura ikasi zuen lehenik.

Eduardo Chillida-k auzi kontzeptual eta metafisikoen gaineko bilaketa adierazteko bidea ematen zioten materialak erabili ohi zituen; bestalde, bereziki saiatu zen formaren bidez bolumen espazialaren definizio abstraktua adierazten. Argiaren eta arkitekturaren arteko erlazioa izan zuen beti interes nagusi, eta askotariko materialtasunen bidez gorpuztu zuen bere obra heldutasunera iritsi ahala.

Jorge Oteiza-k ardatz izan zituen hutsaren bilaketa, materiaren desokupazioa eta espazioaren nagusitasuna. Esperimentazioari eta espiritualtasunari buruz zeuzkan ideietatik abiatuta, “familia esperimental” izendatu zituen gorputz geometriko sinpleak husteko prozesuak jarri zituen praktikan.

Antoni Tàpies arte informal izeneko mugimendu paneuroparraren ordezkari nagusietakoa izan zen bere pintura materikoei esker. Mugimendu hark lotura zuen AEBko espresionismo abstraktuarekin, baina Tàpiesen obra tatxismoarekin identifikatzen da zehatz-mehatz; horren erakusgarri argia da areto honetako obra, denboraren joanak eta gizakiaren esku-hartzeak higatutako horma bat gogorarazten duena.

Cristina Iglesias eta Juan Uslé 1990eko hamarkadan garrantzi handia hartu zuen estatuko eskultore-belaunaldi bateko kide dira. Iglesiasek egitura minimalistak sortzen ditu, sentiberatasun berdingabea eta berebiziko esperientzia-dimentsioa artikulatzen dutenak. Usléren lanek, aldiz, laurogeiko hamarkadaren amaieran pintura abstraktura itzultzeko sortu zen joerarekin dute lotura, eta prozesu intelektualak eta emozionalak islatzen dituzten espazio autonomoak sortzea dute bereizgarri nagusi.

BESTE ATALAK

BIZITZA MATERIALA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Yayoi Kusama

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

El Anatsui

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Gerraosteko abstrakzioa

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-lengoaiak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Mozorro-nortasunak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Espiritualetik harat

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Memorian atxikirik

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak I

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak II

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Eraldaketa-egoerak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago