Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Gerraosteko abstrakzioa

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Info gehiago

Atalak

Adierazpen-lengoaiak

Areto honetako obrak beren lanak New Yorkeko espresionista abstraktuen ondorenean garatu zituzten artistenak dira. Prozedura eta material ugarirekin esperimentatu zuten guztiek ere, eta arte adierazkor mota berri bat sortu zuten horrela. Testura handiko lan horiek zarrastada, urratu eta jario nabarmenak ageri dituzte, sormen artistikoaren ekintza fisikoaren erakusgarri. Teknika berri horien bitartez, artea eguneroko bizitzaren errealitatera hurbiltzea bilatzen zuten sortzaile haiek guztiek.

John Chamberlain-ek txatar-zatiak eta automobil zaharren atalak pilatzen zituen pintura espresionista abstraktuaren kontzeptu energetikoak eta espresiboak hiru dimentsiotara eramateko xedearekin. Artistak berak honakoa adierazi zuen horri buruz: “Materiala landu egiten dut, hari inolako borondaterik inposatu beharrean”. Chamberlainek azpimarratzen zuenez, bere eskulturetan oso garrantzitsua zen “akoplatzea”, eta “zegokien lekuan ahokatuta” gelditu arte egokitzen zituen bere konposizioak.

Cy Twombly-k grafiti itxurako urratu, zirriborro eta lerro frenetiko bereizgarriak garatu zituen 1950eko hamarkadaren erdialdean, espresionismo abstraktuari estuki lotutako estiloz garatu ere. Hemen erakusten den bederatzi mihiseko sail hau Aurelio Komodo erromatar enperadore ankerraren irudian oinarritzen da. Lanaren progresioak agintari haren indarkeria islatzen du: zikloa degeneratuz doa, tanta, orban eta zipriztin masa bihurritu batean.

Robert Rauschenbergek eguneroko bizitzako kaosa eta justaposizioak erakutsi nahi izan zituen disonantziaz osatutako hiztegi baten bitartez. Andy Warholekin batera, pintura mota berri baten aitzindaria izan zen: serigrafia komertziala erabiltzen zuen, eta argazkiak eta masa-komunikabideetako irudiak keinu bidezko pintura-eremuekin nahasten zituen.

Jean-Michel Basquiat-ek obra zeharo pertsonala eta politikoa sortu zuen, eta Ameriketako Estatu Batuetan beltza izanik gainditu beharreko arazo mingarriak landu zituen bertan. Testuen eta irudien nahasketak eta literaturari, anatomiari, jazzari eta beltzen historiari buruzko erreferentziek bultzatu zuten Basquiaten lanaren bilakaera: bere lehenengo grafitietako adierazpen kriptikoetatik, irudia eta hitza nahastuz egin zituen lan konplexuetaraino.

Sigmar Polkek ezin hobeto ulertu zituen bere materialen ezaugarriak, eta, horri esker, askatasun osoz esperimentatu zuen arteak eta artearen historiak dituen konbentzionalismoekin. Eguneroko bizitzako osagaiak, politikari eta gertaera historikoei buruzko erreferentziekin elkartuak: horiexek dira Polkeren lanen osagai bereizgarriak.

BESTE ATALAK

BIZITZA MATERIALA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Yayoi Kusama

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

El Anatsui

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Gerraosteko abstrakzioa

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-lengoaiak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Mozorro-nortasunak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Espiritualetik harat

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Memorian atxikirik

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak I

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak II

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Eraldaketa-egoerak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago