Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Adierazpen-moldeak II

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Info gehiago

Atalak

Adierazpen-moldeak III

Ondoz ondoko aretootan, abstrakzioarekin —hasi ikuspegi espresionistatik eta keinu-pinturaraino— esperimentatu zuten zenbait artistaren obrak daude ikusgai. Atal honek Georg Baselitz-en Lenin andrea eta Urretxindorra (2008) saileko hainbat koadro biltzen ditu. Guztira hamasei margolanez osatutako sail horrek agerian jartzen du artistak espresionismo alemaniarrarekiko duen kidetasuna. XX. mende hasierako mugimendu artistiko horrek sentimenduak eta ideiak balioesten zituen, eta forma sinplifikatuak, kolore biziak eta keinu-pintzelkadak lehenesten zituen. Hasierako lanetan, gerrak bere jaioterrian izandako ondorio espiritual, kultural eta sozialak ematen zituen aditzera Baselitzek. 1960ko hamarkadaren amaieran, ordea, figurak buruz behera margotzen hasi zen, baita gaiak beste ikuspegi batekin lantzen ere: argi berritan aztertu zituen, konposizio-arau tradizionalak hankaz gora jarriz, areto honetan erakusgai dagoen sailean argi ikusten den bezala.

Lenin andrea eta Urretxindorra konposizio-egitura beraren errepikapenean datza: gizonezko irudi bi, buruz behera, bata bestearen ondoan eserita, zakilak bistan eta eskuak izterren gainean jarrita. Konposizioaren motiboa Otto Dix artista alemaniarraren Artistaren gurasoak II (1924) erretratu ospetsuan dago oinarritua. Erretratu horretan, langile-klaseko bikote adindu bat ageri da sofa batean eserita, eskuak altzoan dituztela. Baselitzek bi irudi eseriak bi diktadore sobietarren —Vladimir Lenin eta Joseph Stalin— irudiekin ordeztu zituen. Baselitzen obra totalitarismoaren kontrako eraso satirikoa da, XX. mendearen lehen erdian milioika pertsonaren heriotzaren erantzule izan zen bikote batean ardaztua. Lenin —munduko lehen estatu komunistaren sortzailea— ingurune erabat irudizkoan ageri da, “Lenin andrea” gisan irudikatua; gona eta takoidun zapatak daramatza, Europan erbesteratuta egon zen garaian poliziarengandik ihes egiteko mozorroak erabiltzen zituela aditzera emanez. Stalin, haren kantari ahotsagatik eta poesia zalea izateagatik ezaguna, “Urretxindorra” da. Hemen jartzeko aukeratutako margolanek umore iraultzaile eta maltzurrarekin nahasten dituzte erreferentzia historiko eta autobiografikoak.

BESTE ATALAK

BIZITZA MATERIALA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Yayoi Kusama

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

El Anatsui

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Gerraosteko abstrakzioa

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-lengoaiak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Mozorro-nortasunak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Espiritualetik harat

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Memorian atxikirik

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak I

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak II

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Eraldaketa-egoerak