Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Adierazpen-moldeak I

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Info gehiago

Atalak

Adierazpen-moldeak II

Ondoz ondoko aretootan, abstrakzioarekin —hasi ikuspegi espresionistatik eta keinu-pinturaraino— esperimentatu zuten zenbait artistaren obrak daude ikusgai. Atal honek Yves Klein-en, Ernesto Neto-ren eta Yoko Ono-ren lanak biltzen ditu. Obra horiek gorpuzte eta ezaugarri performatibo bereziak dituzte, eta haietan jasotako esperientzia sentsorialek lotura dute jorratutako gaiarekin, teknikarekin eta materialarekin.

Yves Kleinen Antropometria urdin handia (ANT 105) (ca. 1960) artistak 1969an Parisen hasi zuen sail handiago bateko obra bat da; sail horretan, Kleinek emakumezko modelo biluziak erabili zituen “pintzel bizidun” (pinceaux vivants) gisa. Performance batean, hiru modeloren mugimenduak gidatu zituen artistak —greziar mitologiako Hiru Graziak balira bezala— eta modelo haiek, soina eta izterrak artistaren bereizgarri den urdin koloreko margotan blai, lurrean zabalduta nahiz paretan zintzilik jarritako paperezko orrien kontra zanpatzen eta igurzten zuten gorputza. Modu horretan sortutako obra abstraktuak aztarna estatiko soilak, marka abstraktuak eta mugimendudun figura malguen gorputz-aztarna dinamikoak ageri ditu. Ernesto Netok, berriz, Guggenheim Bilbao Museoak 2014an eskaini zion atzera begirako erakusketarako sortu zuen Burbuila zuria (2013/17). Obra horrek giza gorputzaren mugak esploratzen ditu, izan ere, arteari lotutako esperientzia —tradizioz bisuala izan ohi dena— zentzumen anitz barne hartzen dituen une bihurtzen du, halako moduz non obrarekin bat egitera bultzatzen dituen ikusleak. Era horretan, obra hedatu egiten da, eta performance bihurtzen da ikusleen parte hartzearen bitartez. Horrela, Netok 1960ko hamarkadako artista brasildar neokonkretuak omentzen ditu, haien ikerketa artistikoak gisa horretako elkarrekintzen aitzindari izan baitziren. Azkenik, Yoko Onoren Hichiko Happo (2014) lana bederatzi mihise handiz osatua dago eta, bertan, honako hau idatzi zuen artistak japonieraz: “zazpi poz eta zortzi altxor”; artelan hori Museoak 2014an eskaini zion atzera begirakoan egin zuen Onok, Ekintza-pintura performance publiko txundigarrian egin ere. Brotxa bat, tinta-jarioa eta keinu-pintzelkadak erabiliz, artistak Japoniako pinturaren eta kaligrafiaren tradizio zaharrari keinu egin zion, baita kontakizunari ere, samurai baten zorigaitzei buruzko elezahar japoniar bat irudikatu baitzuen bere erara interpretatuta. Ezaugarri plastiko desberdinak adierazten dituzten obrak atera dira Onok nazioartean egin dituzten Ekintza-pintura performanceetatik, eta, hortaz, mihise-multzo bakoitza berdingabea da.

BESTE ATALAK

BIZITZA MATERIALA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Yayoi Kusama

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

El Anatsui

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Gerraosteko abstrakzioa

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-lengoaiak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Mozorro-nortasunak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Espiritualetik harat

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Memorian atxikirik

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak I

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak II

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Eraldaketa-egoerak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago