Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
Yayoi Kusama
Cristina Iglesias
Atalak
HISTORIAREN MUGARRIAK
- Izenburua:
- HISTORIAREN MUGARRIAK
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Artea | Arkitektura | Artea eta gizartea | Artearen historia | Artelanak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Museoak | Guggenheim Bilbao Museoa | Bigarren Mundu Gerra | Bilbo | Frank Gehry
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- El Anatsui, | Iglesias, Cristina | LeWitt, Sol
Sekzioak/Intersekzioak erakusketa honek Guggenheim Bilbao Museoaren bi giltzarri ditu oinarri: Frank Gehry-ren arkitektura eta Museoaren Bildumatik hautatutako lan-sorta bat, Bigarren Mundu Gerraz geroztik artearen historian izandako une garrantzitsuenen erakusgarri. Artearen eta arkitekturaren arteko lotura areagotzeko asmo handiko keinu batean, kendu egin dira urteen joanean Museo barruan jarritako hainbat elementu arkitektonikoa; hala, Bildumako piezarik adierazgarrienetako batzuk jasotzen dituen instalazio honek agerian uzten du, hein batean behintzat, eraikinaren jatorrizko egitura, eta goratu egiten ditu Museoko hirugarren solairuko gune zabal eta argitsuak.
Historiaren mugarriak artista jakinen artelan berezietan nahiz Bilduman ondo ilustratuta dauden artearen historiako mugimenduetan oinarritzen da. Hala, beren garaiko abangoardian lan egin zuten artistak aurkezten ditu, beren esparruan ekarpen benetan erabakigarriak egin zituztenak. Areto bakoitzak artista bakar baten edo partekatutako kezkak ikuspegi desberdinetatik aztergai dituzten hainbat artistaren ekoizpena behatzeko aukera eskaintzen du.
Areto batzuetan, kokapen zehatzeko instalazioak edo esperientzian oinarritutako pieza berdingabeak daude erakusgai, hala nola Cristina Iglesias, Sol LeWitt eta El Anatsui artistei eskainitako guneetan. Azken horren obra, Itsaso gorakorra, artista afrikarraren ibilbidean berebiziko garrantzia izan duen eskultura garaikidea da, Bildumarako eskuratutako azkena izateaz gain. Beste areto batzuetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortutako arte abstraktuaren garapenari buruzko muntaiak daude ikusgai, gaika antolatuta, baita arte abstraktuaren eta espiritualaren arteko hurbilketak ere, bai eta 1960tik 1980ra bitartean garatutako arte-lengoaiak, hala nola Pop artea eta herrikoitasunak sorkuntza garaikidean duen presentzia. Gainera, korronte artistiko horiei eta haietan ekarpena egin zuten egileei buruzko dokumentazio historikoa ere badago erakusgai.