Edukira zuzenean joan

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte

Cristina Iglesias

Info gehiago

El Anatsui

Info gehiago

Atalak

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Areto honetako margolanak eta eskulturak gustuaren, goi-kulturaren eta herri-kulturaren kontzeptuei aurre egiten dieten artistek eginak dira. Bi osagai dituzte elkarren arteko lokailu: figurak edo erraz identifikatzeko moduko formak ageri dituztela, eta lantzen dituzten gaiak euren egileen egunerokotasunetik hartuak direla. Argazkigintza, kontsumo-ondasunak eta herri-kulturako masa-irudiak dituzte inspirazio-iturri. Denek jorratzen dituzte gai soilak eta kolore ausartak, eta guztiak daude artistaren eskuaren arrastoa murrizten duten tekniken bitartez eginak; originaltasunaren eta dotoretasunaren ideia iraultzen dute horrela. Ideia horrek talka egiten du areto honetako artistarik goiztiarrenen aurretik espresionista abstraktuek egiten zituzten eskala handiko lan abstraktu eta adierazkortasunez beteekin.

James Rosenquist eta Andy Warhol Pop artearen adibide nagusiak dira. Rosenquistek publizitate-panelak margotuz hasi zuen bere ibilbidea, eta, 1960ko hamarraldian, publizitate-irudiak erantsi zizkien bere margolanei, produktuekin eta pertsona famatuekin gero eta obsesionatuago zegoen mundua erakusteko helburuarekin.

Andy Warholek bere egin zituen masa-komunikabideetako irudiak eta produktu komertzialak, eta margolanetan txertatu zituen. Serigrafiaren erabilera erradikalari esker, behin eta berriro errepika zezakeen irudi bera. Teknika horrek azpikoz gora jarri zituen “benetako” artearen eta arte komertzialaren arteko mugak, eta betirako aldatu zuen pintura ulertzeko modua. Warholek baliabide ugari erabili zituen, paper margotua barne, ordu arte inork baliatu ez bezala.

Gilbert & George bi lagun dira, baina artista bakarra. Bost hamarkadaz, jardun performatibo berdingabea eta argazkigintzan oinarritutako kolore biziko artelan grafikoen corpus bat osatu dituzte. Gilbert & Georgen ustez, edozer izan daiteke gai artistiko bat, eta arteak denon eskura egon beharko lukeela defendatzen dute.

Jeff Koons-ek aurre egiten die goi-mailako kulturaren eta herri-kulturaren arteko mugei. Idi-bihotzak lana, hainbat koloretako puxikaz osatutako lore-sorta, Ospakizuna sailekoa da, eta azken hori urtebetetze-festei, oporrei eta bestelako jai-ekimenei lotutako objektu generikoetan eta komertzialetan inspiratuta dago; haien formatu handiko bertsioak aurkezten ditu, ispilu-itxurako akabera distiratsudun altzairu herdoilgaitzez eginak.

BESTE ATALAK

BIZITZA MATERIALA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Yayoi Kusama

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

HISTORIAREN MUGARRIAK

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Cristina Iglesias

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Pop Artea eta Herrikoitasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

El Anatsui

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Gerraosteko abstrakzioa

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-lengoaiak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Abstrakzioa eta Espiritualtasuna

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

NARRATIBAGINTZA

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Mozorro-nortasunak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Espiritualetik harat

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Memorian atxikirik

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak I

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak II

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Adierazpen-moldeak III

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Errealitateen egoera anbiguoak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago

Eraldaketa-egoerak

Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte, Atala, 2022

Info gehiago