Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
Espiritualetik harat
Adierazpen-moldeak I
Atalak
Memorian atxikirik
- Izenburua:
- Memorian atxikirik
- Erakusketa:
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- Gaiak:
- Gizakia | Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Sinbologia | Erritua | Bizitza | Gogoeta | Memoria | Indibidualismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Boltanski, Christian
Christian Boltanski-ren jardunaren xedea bizitzatik bereizi ezinezko artea sortzea zen, eta argazkigintzak norbanakoaren identitatea gainditu eta erritual kolektiboen eta memoria kultural partekatuen lekuko izateko duen indarra aztertzen zuen horretarako. Gizakiak sailak 1.100 iruditik gora biltzen ditu, eskolako, familiako, egunkarietako edo polizia-artxiboetako argazkiei berriro erretratua atera eta irudi horiek berrerabiliz sortuak. Giza bizitzaren arrasto horietako bakoitza neurri uniforme batera murriztuta dago haien hazpegiak bereiztea zailtzeko eta bertan ageri diren subjektuen arteko berdintasuna iradokitzeko xedez. Zintzilikatutako bonbilla biluziek argiztatuta eta uhertuta ageri diren irudiek ez dute inolako testuingururik eskaintzen gizabanako anonimo horiek identifikatzeko edo haien arteko loturak ezartzeko, ezta biziak hiletatik edo kriminalak biktimetatik bereizteko ere. Bilduma ikonografiko honetako elementuak zoriz daude antolatuta, eta horrek eragotzi egiten du kontaketa bakar bat ezartzea. Instalazioak behaketa-giroan murgiltzeko gonbita egiten du, eta dagoeneko ez daudenen omenezko monumentu intimo bihurtzen da; baina gogoetarako eta erresistentziarako espazio bat ere bada, zeinetan deseraiki eta zalantzan jar baitezakegu geure burua, norbanako nahiz kolektibo gisa.