Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Autorretratua, 1950

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Yayoi Kusama Japonian jaio zen 1929an, eta arte garaikidearen historiako asiar artista entzutetsuenetako bat da, baita eragin handiena duenetako bat ere. Ikono bihurtu da bere ikuspegi abangoardista irmoari esker.

Azken hirurogeita hamar urteetan, Kusamak ibilbide oparoa eta berritzailea garatu du; estetika nahasezina sortzeaz gainera, bizi-filosofia berezia ere landu du. Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketak artistaren bizitzaren eta obraren panoramika osoa eskaintzen du, eta aurrez aurre ipintzen dizkigu haren interkonexio-irrika eta haren sorkuntzek existentziari buruz iradokitzen dituzten hausnarketa sakonak. Atzera begirako honek Kusamaren praktika du oinarri, artistak bizi izan dituen testuinguru ezberdinen argitan jarrita, nola diren Japoniako erregimen totalitarioa 1930eko hamarkadan, Pazifikoko Gerra, Ameriketako Estatu Batuek Japonia okupatu zutenekoa, Vietnamgo Gerra, edo eskubide zibilen aldeko mugimendua. Kusamak gogotik egin zuen lan New Yorken aintzatespen artistikoa lortzeko —han bizi izan zen 1958 eta 1973 bitartean—, eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetan burbuila ekonomikoak Japoniako artean eta kulturan izaniko ondorioak ere jasan zituen.  Era berean, bere garaiko eraldaketa sozial eta kultural sakonak bizi izan zituen, baita hondamendi naturalak ere, hala nola 2011n Japonia astindu zuten lurrikara eta tsunamia, eta gizakiak eragindako gainerako hondamendiak.

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketak 200 pieza inguru aurkezten ditu: hasi Bigarren Mundu Gerran egindako lehen marrazkietatik eta obra murgiltzaile berrienetaraino. Erakustaldia kronologikoki eta gaika antolatuta dago, eta artistaren ibilbidea definitzen duten auzi nagusien bidez gidatzen ditu bisitariak. Artistaren beraren arabera, hauexek dira auzi horiek: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Alderdi biokosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren indarra.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago