Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Kalabazak, 1998–2000

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Info gehiago

Iruzkinak

Hodeiak, 2019

Erreparatu lurrari: itxura eta tamaina desberdinetako forma metaliko distiratsuak ikusiko dituzu. Piezen forma jariakor eta organikoek hodeiak gogoraraziko dizkizute agian, edo ur- zein merkurio-tantak, edo are zelulak ere. Zeure isla piezen gainazalean errepikatzen eta ugaltzen ikustean, litekeena da une batez zeure burua obraren baitan galtzera iristea, artelanaren parte bazina bezala.

1957an, sorterritik, hau da, Japoniatik Estatu Batuetara hegazkinez zihoala, Kusamak lehen aldiz ikusi zituen hodeiak Ozeano Pazifikoaren gainean flotatzen. Ikuspen horrek zirrara sakona eragin zion eta, harrezkero, hainbat baliabide erabili izan ditu sentitu zuen infinitu-sentsazioa transmititzeko.

Kusamak 1984an egin zuen Hodeiak izeneko lehen eskultura. Horretarako, hemen ageri diren objektuen forma eta tamaina bertsuko hainbat elementu jarri zituen lurrean, orduko hartan betegarridun oihalezko zakuz eginak eta eskuz josiak. Bertsio hau 2019koa da, eta ispilu-akaberadun altzairu herdoilgaitz leunduzko laurogeita hamar pieza ditu guztira. Material berri honekin, artistak esperientzia kaleidoskopiko bihurtu du bere eskultura bigunek gogora ekartzen zuten errepikapen amaigabearen sentsazioa.

Fenomeno natural bat altzairu herdoilgaitzetan jasotzeko lehen saiakera gisa, Hodeiak lanaren bertsio honek agerian uzten du artistak berritzen jarraitu duela bere ibilbide osoan zehar, formari, teknikari eta euskarriari dagokienez behinik behin. Hodeiak instalazio bakoitza bakarra da, zeruko hodeien kokapena aldakorra den bezalaxe. Kusama 1960ko hamarkadan hasi zen ispilu bidezko instalazioak sortzen, eta, haiei esker, ikusleek modu kolektiboan bizi dezakete beren burua eta gainerakoak isla amaigabeetan disolbatuz ikustearen esperientzia, eta horrek infinitu- eta huts-sentsazioa eragiten du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago