Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Transmigrazioa, 2011

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Info gehiago

Iruzkinak

Letra-metaketa, 1961

Izenburua:
Letra-metaketa, 1961
Erakusketa:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Gaiak:
Artistak | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Tamaina | Erakusketak | AEB | Washington | Hitzak | Hizkuntza
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Kusama, Yayoi

Metaketa izeneko saila 1960ko hamarkadan egindako sorkuntzaz osatuta dago, denak ere lan handikoak: betegarridun ehunka konkor faliko, eskuz josiak eta margotuak, etxeko altzarien gainean jarrita. Pieza horiek prestatzen ari zela, artista 50 orduko lan-saioak egitera iritsi zen, eta horrek maiz izan zuen ondoriorik haren osasun-egoeran.

Collage hau Kusamaren izena jasotzen duten txartelen ebakinez eginda dago, eta txartelok 1960ko azaroan Washington DCko Gres Galleryn egin zuen bakarkako erakusketa batetik atera zituen artistak. Izena behin eta berriz errepikatzean, patroiak eratzen dira eta letrek eurek indarra galtzen dute, guztiz agerikoa dena erabat abstraktu bihurtzeraino. Obra honek Kusamak hurrengo sei hamarkadetan jorratu dituen gai nagusiak aurreratu zituen: disoluzioa eta metaketa, auto-obliterazioa, eta nia objektuaren bidez islatzeko interesa. Funtsezko ezaugarri horiek definitzen dute Kusamaren lana, eta guztiak ere formatu biziki zehatz batean elkartzen dira.

1950eko hamarkadaren hasieratik, sormena eta konpultsioa dira Kusamaren lanaren ezaugarri nagusiak, neurri berean biak. Gazte-gaztetatik, artistak nahasmendu bati aurre egin behar izan zion: patroi berberaz estalita ikusten omen zituen sabaia, leihoak eta hormak eta gela osoa, bere gorputza eta baita unibertsoa ere. Kusamaren obra pop-mugimenduarekin, minimalismoarekin eta performancearekin lotu izan badute ere, oso pertsonala da haren artegintza. Ildo horretan, hauxe adierazi izan du artistak: “Arte psikosomatikoak zera esan nahi du, obsesioa terapia artistikoaren bidez adierazten ikastea”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago