Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Titulurik gabea (Tunika), 1968
Kalabazak, 1998–2000
Iruzkinak
Lore gorria, 1980
- Izenburua:
- Lore gorria, 1980
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Bigarren Mundu Gerra | Natura | Landareak | Japonia | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
Kusama familiaren landare-mintegian hazi zen, Japonia erdialdeko eskualde menditsu batean kokaturiko Nagano udalerrian, eta, horren eraginez, txiki-txikitatik sentitu izan du bizitza organikoarekiko eta kosmikoarekiko konexioa. Erakusketa honetan, “alderdi biokosmikoa” neologismoaren bidez adierazten da konexio hori. Landareen anatomiari eta horien hazkunde- eta deskonposizio-ziklo naturalari erreparatzean sortu zitzaion artistari lilura hori.
Kusamak naturarekin eta mundu naturalarekin duen etengabeko lotura biziki pertsonala da, baita literarioa ere. Bigarren Mundu Gerraren triskantza bizi izan zuten artista japoniarren aburuz, naturak berpizkundea sinbolizatzen zuen. Kusamaren ustean, bere existentziaren metafora izan dira landareak askotan, baita irudikapenerako oinarria ere bere praktika profesionalean.
Aurrez aurre duzun lana Yayoi Kusamak 1980an sortutako eskultura bigun ospetsuetako bat da. Goiko aldean, piezak lore-pipil bat erakusten digu —oihal leunez egina—, gizaki heldu baten beso luzatuaren tamainakoa, gutxi gorabehera. Lorearen gainerakoa ehunka eskularruz egindako petaloz, zurtoinaz eta hosto gorriz osatuta dago; eskularruok betegarriz horniturik daude, gorriz tindaturik, eta bata besteari gainjarririk. Kusamak hirurogeiko hamarkadaz geroztik ipintzen ditu tindatutako kotoizko eskularruak bere eskulturetan. Artistak “etsipenaren pasio-abiaburu” gisa deskribatzen du artegintza, eta behin eta berriz berrasmatu du bere burua. Lan honek adierazten du artistak lore gorri gisa bizi nahi duela. Lore gorriek hazkundea eta biziberritzea sinbolizatzen dute: oztopoak oztopo eta mugak muga, gora egiten dute.
Lore gorria lana sortu eta gutxira, Kusamak areto honen erdian ikusgai dauden lore-eskulturak sortu zituen. Apur bat zimelduriko Lore gorria eboluzionatuz joan zen, harik eta landare biomorfiko ia estralurtar izugarri bihurtu arte, besoak luzaturik, bizirik baleude bezala.