Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Birsorkuntzaren unea, 2004

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Info gehiago

Iruzkinak

Auto-obliterazioa, 1966–74

Izenburua:
Auto-obliterazioa, 1966–74
Erakusketa:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Gaiak:
Giza gorputza | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Biluzia | Natura | New York | Infinitua
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Kusama, Yayoi

Yayoi Kusamak 1960ko hamarkadaren amaieran egin zuen Auto-obliterazioa lana. New Yorken bizi zen garai hartan, eta hippy mugimendu kontrakulturaleko kide aktiboa zen. Garai hartan, Kusamak dozenaka performance antolatu zituen, eta haietan, bere tanto bereizgarriak margotzen zituen protagonisten gorputz biluzien gainean. Instalazio honetako manikiak, altzariak eta gainerako etxeko tresnak estaltzen dituzten sare modukoen espazio negatiboek osatzen dituzten tantoak eta infinitu-sare ereduak artistak hain berezkoa duen praktikaren aitzindaritzat edo haren luzapentzat har daitezke. Honako pieza konkretu hau arretaz aztertuz gero, ikusiko dugu manikiek —guztiak emakumezkoak— hirurogeiko hamarkadaren amaierako modaren joerak islatzen dituzten ileordeak daramatzatela. Tableau vivant edo etxeko eszena honek zapata takoidunez jantzitako hainbat maniki erakusten dizkigu, eta, erakusketaren arabera, aldatu egin daiteke haien kokapena eta euren arteko hartu-emana. Artistak kolore desberdineko bi konbinaziorekin margotu zituen manikietako bi, bakar batekin egin beharrean, eta, ondorioz, haien forma fisikoak nabariagoak dira ikusleentzat.

Kusamak bere ibilbide osoan zehar aztertu du auto-obliterazioaren kontzeptua. Horren atzean dagoen ideia zera da, denok behar dugula gure niaren mugak desitxuratzea eta erabat hustea, gainerako gizakiekin eta gure inguruko unibertsoarekin lotura erradikalak ezartzeko. Ideia hori agerian uzten dute Kusamak tantoekiko duen obsesio etengabeak eta bere lanean behin eta berriz erabiltzeak. Artistaren beraren hitzetan: “Tantoak ezin ditugu bakarrik utzi. Natura eta gure gorputzak tantoz estaltzen ditugunean, gure ingurunearen parte bihurtzen gara”. Instalazio honetan, badirudi manikiek ordezkatzen dituzten pertsonak osotasun handiago baten parte bihurtzen direla.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago