Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Erretratua, 2015 

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Info gehiago

Iruzkinak

Itsasoa, 1958

Gizakion adimena gainditu egiten duen kontzeptua da infinitua: murgildu egin behar da bertan, ñimiño sentitu haren barnean, puntuz osatutako eremu amaigabe baten barruko puntutxo bakarti bat bagina bezala. Sentsazio hori funtsezkoa izan zen Kusamarentzat Infinitu-sareak izeneko margolanak sortzeko orduan. Lanok egiterakoan ozeanoan oinarritu zen, 1957an Ameriketako Estatu Batuetarantz zihoala hegazkinetik Ozeano Pazifikoa ikusterakoan inspirazioa hartuta.

Itsasoa izeneko lanak, hain zuzen ere, zuzenean iradokitzen du sailaren jatorri kontzeptuala.

1958an New Yorkera lehen aldiz iritsi zenean, herrialde arrotz batean aurkitu zuen bere burua Kusamak: ez zuen inor ezagutzen, eta hango hizkuntza ere ez zuen hitz egiten. Zailtasunak zailtasun, gai izan zen bere bidea egiteko, eta, apurka-apurka, aintzatespena lortu zuen loratzen ari zen New Yorkeko eszena artistikoan.

Margolanok modu obsesibo eta erreflexiboan landu zituen Kusamak, mugimendu zehatz-zehatzekin, eta mihisea goitik behera estaltzen duen kiribil-sare konplexua sortu zuen kontu handiz. Hala, ozeanoen edo gisako ur-masa erraldoien aurrean bizitzen den infinituaren ikuspegi liluragarri bezain beldurgarria iradokitzen du. Gainazalaren eta hondo ilunaren arteko tarteak infinitua dirudi, itsasoaren sakonera hondogabeak gogorarazten dituzten kiribil ñimiñoz gainezka.

Infinitu-sare horien jatorrizko inspirazio-iturria Ozeano Pazifikoa izan bazen ere, hirurogeiko hamarkadaren amaieran, lan horiek eskala kosmikoan azaltzen hasi zen Kusama. Eskala horren arabera, puntuek eguzkiak eta ilargiak irudikatzen dituzte eta Lurra, berriz, puntu bat bezalakoxea da “milioika izarren artean”. Agian, antzeko eragina izan du Kusamak bere ibilbidean zehar infinituaren kontzeptua aztertu izanak: kontua ez da infinitua ideia teoriko edo formal gisa irudikatzea, baizik eta emozionalki hurbilekoa zaigun zerbait esploratzea, unibertsoan dugun lekuaren ideia ematen digun zerbait arakatzea. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago