Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Hodeiak, 2019

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Info gehiago

Iruzkinak

Bonba atomikoa, 1954

Bonba atomikoa Kusamak 1954an egindako marrazki bat da, Ameriketako Estatu Batuek Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirien aurka eginiko erasoaren oroigarria. Artistak 16 urte besterik ez zituenean gertatu ziren bonbardaketa haietan ehunka mila pertsona hil ziren, zibilak gehienak. Irudi honek mapa topografiko baten antza du, eta marra beltz ugari ditu tinta gorriz margotutako bi guneren gainean. Kusama behin eta berriz itzuli da gerrarekin eta haren izugarrikeriekin lotutako gaietara bere ibilbide luzean zehar. Harentzat, bonba atomikoa da gerrak eragindako indarkeriarekin lotutako lehen oroitzapena.

1950eko hamarkadaren hasieratik 1957an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen arte, Kusamak paper gaineko lan ugari egin zituen pastel-pintura, gouachea eta tinta erabiliz. Tamaina txikiko piezak dira gehienak, eta bertan sortutako irudiak errepikapen obsesibo baten ondorio dira; badirudi biderkatu egiten direla muga guztietatik haratago. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, New Yorkera joan behar zuela erabaki ondoren, Kusamak hamaikatxo marrazki eta pintura erre zituen “batere damurik gabe” etxearen atzeko ibai baten ertzean, ez baitzituen utzi nahi amak inori oparitzeko. Hala ere, New Yorkera iritsitakoan obra hobeak sortzeko erabakia hartua zuela izan zen horretarako arrazoi garrantzitsuena. Hemen ikusgai dagoena da aldi horretatik onik irten zen pieza bakarrenetako bat.

Urte batzuk geroago, Kusamak protesta batean parte hartu zuen New Yorken, Ameriketako Estatu Batuek Vietnamen egindako bonbardaketak gogortzearen aurka. Gerra hura Japonian zeuden Estatu Batuetako itsas baseetan oinarritzen zen. Gorputzaren jaialdia, Eztanda anatomikoak eta halako performanceak —funtsean gorputzean tantoak margotzean zeutzanak— gerrak eragiten dituen heriotzaren eta suntsipenaren adierazpen erradikala ziren. Pertsonen arteko loturak ezartzeko modu erradikal gisa ere balio zuten. Kusamak uste zuen natura eta gure gorputzak tantoz zulatuz batu egin gintezkeela gure ingurunearekin eta betierekotasunarekin, maitasunean erabat bat eginda.

Horixe har dezakegu artistaren karga politikorik handieneko ekintzatzat, izan ere, gerrak eragindako suntsipenen oroitzapen bizietan oinarrituta dago. Era berean, Kusamak Japonian eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zuen arrazakeria sustraitua iraultzeko prozesu pertsonalaren parte da, bai eta gizon zuriek menderatutako New Yorkeko eszena artistikoan emakume japoniar gisa jasandako diskriminazioaren salaketa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago