Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Bonba atomikoa, 1954

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Info gehiago

Iruzkinak

Nerbio baten heriotza, 1976

Nerbio baten heriotza Kusamak 1976an sortutako eskultura bigun bat da. Hamabost urtez New Yorken errekonozimendua lortzeko borrokan aritu ondoren Japoniara itzuli eta hiru urtera sortu zuen. Lan honek ederki erakusten du Kusamak garai hartan bizi zuen gogo-akidura. Emozionalki ere garai latza izan zen artistarentzat, izan ere, 1972an lagun min bat hil zitzaion, Joseph Cornell artista estatubatuarra, eta 1974ko ekainean, berriz, Kamon aita. Kusamak harreman konplexua izan zuen bere gurasoarekin haurra zenean, baina aitak diruz lagunduta joan zen New Yorkera, eta haren laguntzarekin lortzen zuen bizitzeko lain. Aitaren heriotzak atsekabe handia eragin zion, harenganako sentimendu kontrajarriak baitzituen.

New Yorken egindako performance eskandalagarrien oihartzunaren ondorioz, korapilatsuak izan ziren Kusamak bere ibilbide artistikoa Tokion berrabiarazteko egin zituen ahaleginak. Japoniara itzuli eta urte batzuetara, artistak hausnarketa kritikoa egin zuen Ameriketako Estatu Batuetako artearen munduan izandako esperientzien inguruan, eta frustrazioa adierazi zuen herrialde horretako artegintzaren kontsumismoagatik eta nazionalismoagatik. Aurretik uste izan bazuen ere bere etorkizuna New Yorken zegoela, orain onartzen zuen bere herrialdean abangoardiako artista gisa zegokion papera. Hala, eskala handiko Metaketa-eskulturak sortu zituen berriro, eta Tokioko Osaka Formes Galleryn antolatutako bakarkako erakusketa batean aurkeztu zituen 1976an.

Honako eskultura handi hau oihal zurixkaz egindako pieza bakar batez osatua dago: betegarridun pieza luzea da, josia, margotutako tanto beltzez zipriztindua. Esekitako zatiak lurrera jausten dira, energiarik gabe geratu izan balira bezala. Beix koloreko gainazalean sakabanatutako orban beltzek gaixotasunaren eta gainbeheraren irudiak ekartzen dituzte gogora. Eta, era berean, eskulturak suge bat edo zizare bat gogorarazten digu, biak ala biak bizitza-forma biziki erresistenteak.

Yayoi Kusamak haluzinazioak pairatzen ditu umetatik, eta artea terapia modu bat izan da beti harentzat. Sarri askotan, mina eta beste emozio konplexu batzuk bere erritmoan kanalizatzeko aukera eman dio sortze-prozesu neketsuak. Artea jotzen du minaren, antsietatearen eta beldurraren sendabide bakartzat, eta, hori horrela, Kusamak lan berriak sortzen jarraitzen du gaur egun.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago