Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Lore gorria, 1980

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Info gehiago

Iruzkinak

Kalabazak, 1998–2000

Baliteke jende askok kalabazen eskultura ospetsuengatik ezagutzea Kusamaren obra. Izan ere, artistaren kalabazek sare sozialen arreta bereganatu dute patroi bizi eta sofistikatuak eratuz pieza bakoitza goitik behera estaltzen duten tanto-ildaska ikonikoei esker. Baina itxura erakargarria izateaz haratago, Kusamaren esanetan, bere kalabazek landare-espiritu onbera irudikatzen dute, baita artistaren arimarena berarena ere. Izugarri bezain karismatiko bihurtzen dituzten gainazal uhindu eta pikardatu horiekin, kalabazak arrotza bezain ezaguna zaigun bizi-indarraren haragitze gisa ikusten ditu Kusamak.

Umetatik datorkio Yayoi Kusamari kalabazekiko lotura, familiaren mintegian igaro baitzuen haurtzaroa. Artistak behin baino gehiagotan kontatu du nola behatzen zituen soroan aitonarekin, eta zer-nolako likido likatsua zerien kalabazei zurtoinetik erauztean. Kusama oraindik ere liluraturik geratzen da kalabazek era berean maitagarri eta itsusi izateko duten gaitasunarekin.

Kusamaren kalabaza-eskulturak estrategikoki eta trebetasun handiz jarritako tanto-patroi dinamikoz estalita daude: tantoak handiagoak dira fruitu lerromakurraren erdialdean, eta txikitzen-txikitzen doaz piezaren barrenerantz eta goiko alderantz bai eta tolesturetarantz egin ahala. Patroi horrek sentsazio optiko liluragarria eragiten du, biziki erritmikoa. Kalabazarik altuena zertxobait okertuta ageri da, makurtzen ariko balitz bezala. Beste batek bolumen gehiena behealdean dauka kontzentratuta, jarrera lasaian atseden hartzen ariko balitz bezala. Pertsonek forma eta izaera desberdinak dituzten bezalaxe, Kusamaren kalabaza bakoitzak ere baditu bere forma eta ezaugarriak. Artistak azaldu duenez, japonieraz, “kalabaza-buru” esamoldea erabiltzen zen gizon eta emakume itsusi edo itxuragabeak iraintzeko. Hala ere, kalabazaren forma ezagun eta iradokitzaileak dira Kusamaren interesa piztu zutenak, baita haien pretentsio falta eskuzabala ere.

Artistaren beraren hitzetan: “Kalabazak maitagarriak dira, eta haien aire gozo, bihurri eta dibertigarriak etengabe liluratzen du jendearen bihotza. Maite ditut kalabazak. Nire etxe espirituala izan dira ume-umetatik, eta darien espiritualtasun infinitua lagungarri zaie mundu zabaleko gizakien arteko bakeari eta gizateriaren gorazarreari. Horri esker, bakean sentiarazten naute”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago