Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Letra-metaketa, 1961

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Izenburua:
Titulurik gabea (Aulkia), 1963
Erakusketa:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Denbora | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Tamaina | Infinitua
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Kusama, Yayoi

Yayoi Kusamak 1960ko hamarkadan sortutako Metaketa saileko eskultura askok etxeko objektuak dituzte, hala nola altzariak, arropa, zapatak, maletak zein haurtxoen orgatxoak, gehien-gehienak ere manufakturatutako objektuak. Artistak eskuz jositako olanazko zakuekin egindako faloen antzeko forma eskultorikoekin estaltzen zituen objektu horiek, eta margotu egiten zituen ondoren. Kusamak azaltzen duenez, paradoxa dirudien arren, bere fobiaren jatorria adierazteko zerabilen forma obsesiboki errepikatuz lortu zuen sexuari zion beldurrari aurre egitea. Bere barne-borroka azaleratu nahi zuen forma falikoak sortuz eta bazter guztietan erakutsiz.

Aulki batek galdu egiten du bere funtzioa, eta inguruan dituen eskultura bigun ugarien metaketak kolonizatutako organismo bihurtzen da; horrela, bere atalen batura baino handiagoa den osotasun bihurtzen da. Emaitza objektu misteriotsu bat da, asoziazio organiko eta erotiko konplexu bezain bitxiak eragiten dituena. Garaiko kritikak adierazi zuen bezala, Kusamak ederki daki “nola errepikatu elementu txiki bat behin eta berriz, harik eta unitate bikain bat sortu arte”.

Infinitu-sare erraldoiak margotzeko prozesu nekezarekin gertatu zen bezala, eskultura bigun horiek bata besteari josteko eta, hala, gainazal handiak estaltzeko denbora luzea behar izan zuen artistak; eta aldi horietan behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan zuten, lan-saio luzeek eragindako nerbio-krisien ondotik. Metaketa, nolabait ere, artelan amaigabe bat islatzeko ahalegin heroiko eta hutsala da. 

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago