Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Nire betiereko arima saila
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020
Iruzkinak
Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021
- Izenburua:
- Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Transexualitatea | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espiritualtasuna | Feminismoa | Ingurunea eta natura | New York | Beldurra | Maitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
Eskultura bigunak Yayoi Kusamaren ekoizpenaren zati garrantzitsu izan dira hamarkada luzez; artista New Yorken bizi zenetik, alegia, hirurogeiko hamarkadatik. Erakusketa honetan ikusi dugun bezala, eskuz eta makinaz jositako forma faliko bigunez estalitako altzariak eta eguneroko objektuak zituzten osagai Kusamaren lehenbiziko eskultura bigunek. Pieza horiek agerian uzten dute artistak errepikapen obsesiboaren bidez aurre egin nahi ziola sexuari zion beldurrari. Askotan, 1970eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen mugimendu feministaren aitzindaritzat hartzen dira eskultura bigunok, baita Kusamaren nortasunaren islatzat ere. Daukaten katarsi-ahalmen ukaezinaz haratago, pieza horiek artistak munduaz duen ikuspegi organikoa ere adierazten dute. Ikuspegi horren arabera, objektuak eta izaki bizidun guztiak etengabe eraldatzen eta batzen dira; baita kasu honetan kotoitik sortzen diren loreak ere, zerurantz altxatzen diren konkor bihurrituak balira bezala.
Kusamaren ustez, arteak gai existentziala izaten jarraitzen du, baina orain, 90 urte aspaldi beteak dituela, bizi-euskarri gisa ere balio dio. Sorkuntza-lan gogorrak kontzientziaren atarian edo meditazio-egoeran gertatzen den terapia gisa ere funtzionatzen du. Artistak esku-lan errepikakorrarekiko beti izan duen zaletasunari esker, gorputz-oroimen aparta garatu du. Haren obran agertzen diren motiboak modu organikoan errepikatzen eta aldatzen dira, eta haietako asko bere lehen lanetakoak dira. Kusamaren sorkuntza artistikoak erakusten du artea —bizitza bera bezalaxe— edozein giza espirituren mugak gainditzen dituen indar dinamiko eta inpultsiboa dela, eta, hala ere, organismo sortzaileen bidez bideratzen dela. Kusama bera saiatu da indar horri bide ematen. Sormen-lanak eragindako minaren bidez, poza ere aurkitu du.