Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021
Iruzkinak
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020
- Izenburua:
- Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Perspektiba | Sinbologia | Natura | Infinitua | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria: horixe da Museoko lehen solairuan ikusgai dagoen erakusketari amaiera ematen dion pieza honen izena. 90 urtetik gorako artistak egin duen azken isla-geletako bat da, eta Bilbora etorri aurretik Japoniako Yayoi Kusama Museoan bakarrik egon da ikusgai.
Kusamak egin zuen lehenbiziko infinituaren isla-gela 1965ekoa da, eta New Yorken aurkeztu zuen. Infinituaren isla-gela – Zakil-soroa izeneko instalazio hartan, puntu gorriz margotutako ehunka protuberantzia faliko leunez estalita zegoen lurra, eta konkor haiek belardi handi bat osatuko balute bezala islatzen ziren espazioan barrena. Handik urtebetera, Kusamaren Peep Showa/Betiereko maitasunaren showa izeneko bigarren gela bat sortu zuen. Dena den, artistaren lana ez zuten jendaurrean aintzatetsi eta berreskuratu 1980ko hamarkadara arte, eta orduan hasi ziren haren lana erakusketetan jartzen, baita Infinituaren isla-gelak ere. Gaurdaino, tankera horretako 30 instalazio baino gehiago egin ditu.
Kusamaren motibazioak proiektatzen dituen pieza honek artistak sorturiko esperientzia murgiltzaile batean sartzen gaitu buru-belarri. Haren unibertso obsesiboaren partaide egiten gaitu, eta “auto-obliterazio” beharra transmititzen digu: areto infinitu honetako ispiluzko hormetan mugarik gabe biderkatzen den koloretako argi-joko bizi eta berezian disolbatzeko gonbita egiten digu.