Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Nerbio baten heriotza, 1976

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Info gehiago

Iruzkinak

Nire betiereko arima saila

1980ko hamarkadaren amaieran aldaketa nabarmena gertatu zen, bai Yayoi Kusamaren obra artistikoan, bai haren nortasunean. Prestutasunez egiten zuen lan Tokioko estudioan, eta 59 urte bazituen ere, haren ibilbide profesionala orduantxe hasi zen abiada hartzen, aurreko hamarkadarekin alderatuta ugaritu egin baitzitzaizkion erakusketak antolatzeko aukerak. Bere literatura-lan abangoardistek kritika bikainak lortu ondotik, artearen sendatzeko indarra eta bizitzaren gorazarrea bihurtu zituen Kusamak bere azken lanen ardatz. Orain, sufrimendua eraldatzeko bide gisa ikusten du bere sormen-lana, berarentzat zein besteentzat onuragarria den zerbait bezala. Hauxe adierazi zuen 1999an: “Gizadi osoa sendatzeko sortzen dut artea”.

Areto honetan, ikusgai daude, besteak beste, Atseden-itxitura, Zeruan hegan zebiltzan arimak eta Bion artean maitasuna jaio zenean izeneko lanak, guztiak ere 2009 eta 2021 artean margotutako Nire betiereko arima sailekoak. Sail horrek 900 pieza baino gehiago biltzen ditu, eta haietan, Kusamak ikonografia sinbolikoa eta bere idazkiak uztartzen ditu koadro bakoitzaren izenburuen bidez.

Obra horiek ikustean, Infinitu-sareak gogorarazten dituzten patroiak aurkituko dituzu. Erreparatu ameba moduko formei; eraldaketa-prozesuan daudela ematen du. Margolanetako batzuetan forma, aurpegi eta irudiak ageri dira itxuraz pozarren flotatzen jatorrizko salda moduko batean, konposizioen erdigunetik ateratzen diren forma zelularrak dituztela. Formatu karratuko oihalen erabilera errepikakorra mantra espiritual moduko bat da berez, pozaren eta munduko bakearen adierazpen magiko moduko bat.

Areto honetako lanei erreparatzen badiezu, aldaketa sotil batzuk ikusiko dituzu Kusamaren estiloan eta teknikan, baita hain sotilak ez diren beste batzuk ere. Harrigarriena zera da, artistaren konektibitate- eta sendatze-egarri aseezina. Urteen joanean landutako arte-mugimendu berritzaileek eta motibo eta keinu errepikakorrek itxuratu dute Kusamaren ekoizpena. Eta prozesu horrek aparteko “gorputz-memoria” eragin dio artistari.

Inspiragarria da pentsatzea Kusamak, 90 urte baino gehiago izan arren, indar dinamikoa izaten jarraitzen duela artegintzan, bizitzaren penak eta pozak onartzen dituzten lanak eginez. Eta, are garrantzitsuagoa dena, jendea inspiratzen jarraitzen duela batasun- eta sendatze-mezuen bidez, gero eta zatikatuago dagoen mundu honetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago