Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Itsasoa, 1958

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Izenburua:
Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 
Erakusketa:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Gaiak:
Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Argia | Espazioa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Perspektiba | Erakusketak | New York | Infinitua
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kusama, Yayoi

Kusamak 1959an New Yorken egin zuen lehen bakarkako erakusketak bost margolan handi bildu zituen, guztiak ere hondo beltzaren gainean zuriz margotutako kiribil ñimiño interkonektatuz osatuak. Marrazkiaren gainean aplikatutako olio-pintura zurizko bigarren pintura-geruzak leundu egiten du irudiaren motiboa. Hemen ikusten duguna Kusamak 1961ean Stephen Radich Galleryn erakutsi zuen hamar metro luzeko —hau da, horma baten neurriko— mihise baten zatia da. Margolanak aretoko horma osoa hartzen zuen, eta artistak moztu egin zuen zati hau, gainditu egiten baitzuen paretaren tamaina. 30 cm inguru baino ez dituen arren, aukera ematen du Kusamak sail honekin sortu nahi izan zuen infinitu-sentsazio hori nabaritzeko. Saileko obrek arrakasta handia izan zuten ikusleen artean, ordurako ohituta baitzeuden action painting edo ekintza-pintura deritzonarekin; pintura-estilo hori oso modan zegoen garai hartan, eta karga emozional handiko keinu zabalak dira haren bereizgarri  nagusia. Kusamaren trazuak, baina, ia ikusezinak ziren lehen begiratuan: arreta handiz erreparatuta bakarrik hautematen dira sare itxurako patroi korapilatsu haiek. Ikusteko adina hurbiltzean, ikuslea haietan murgildurik bezala sentitzen zen, sareak infiniturantz hedatuko balira bezala.

Kusamak deskribatu zuenez, aldarte obsesiboz zegoen obra horiek sortu zituenean; horregatik, espero izatekoa da motibo uniforme batek estaliko duela Infinitu-sarea margolanen gainazala —“zehaztasun monotonoz errepikatua, makina baten engranajea bezala”, Kusamak berak zioen bezala—. Alabaina, ondo erreparatzen badiogu, ikusten dugu pintzelkadak ez daudela modu sistematikoan aplikatuta.

Kakorratz-lan likido bat balitz bezala, kiribil irregularrak sortzen dira mihiseko hainbat puntutatik, eta, askotan, gainjarri egiten dira margolanaren azaleraren kolonizazio bizi horretan. Patroi kiribil zurrunbilotsu horiexek ematen diete sakontasuna koadroei, eta haiek dira azalera gure begien aurrean bibrarazten dutenak.

Margolan horietan agertzen diren Kusamaren tanto bereizgarriak kiribilen artean geratzen den espazio negatiboa dira berez. Pinturari arretaz begiratuz gero, argi eta garbi ikusiko duzu arkuen arteko espazio negatiboek osatzen dituztela tanto horiek, unibertsoko izarrak edo planetak balira bezala. Kusamaren Infinitu-sareak saileko pintura berantiarragoek harreman esplizituagoak ezartzen dituzte artistaren inspirazio-iturri diren indar naturalekin, eta hodei-eraketa uhintsuen edo izar-eremu barneraezinen antza hartzen dute.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Autorretratua, 1950

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Erretratua, 2015 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Itsasoa, 1958

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Infinitu-sare margolan baten ebakina), 1960 

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Transmigrazioa, 2011

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Letra-metaketa, 1961

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Aulkia), 1963

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Birsorkuntzaren unea, 2004

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Auto-obliterazioa, 1966–74

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kusamaren performanceak

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea (Tunika), 1968

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Lore gorria, 1980

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Kalabazak, 1998–2000

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Hodeiak, 2019

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Bonba atomikoa, 1954

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nerbio baten heriotza, 1976

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Nire betiereko arima saila

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Goazen zeruan hazitako loreak ikustera. Maitasunaz hitz egin nien, 2021

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria, 2020

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Iruzkina, 2023

Info gehiago