hezkuntza-edukia
Constantin Brancusi [Biografia]
- Izenburua:
- Constantin Brancusi [Biografia]
- Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Materiala | Tamaina | Auguste Rodin
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
1876 Otsailaren 19an jaio zen Hobitza-n, Errumanian.
1889–93 Craiovan bizi zen eta bertan tabernako zerbitzari lanetan aritu zen.
1894 Craiovako Arteen eta Ofizioen Eskolan matrikulatu zen.
1898 Craiovako azken azterketa ohorez gainditu zuen; Bukaresteko Arte Ederren Eskola Nazionaleko eskultura-sailera pasa zen eta bertan diplomatu 1902an.
1904 Diru-laguntza bati esker Parisera joan zen; bertan ontzi-garbitzaile lanetan aritu zen eta sakristau izan zen Errumaniako Elizaren zerbitzura.
1905 École nationale des beaux-arts-en matrikulatu eta eskultura-eskoletara joan zen.
1907 Auguste Rodin-en estudioan lan egin zuen eta horrek haren lehen lanetan eragin handia izan zuen. Halere, azkar utzi zuen estudioa bakarrik lan egiten hasteko. Harria zuzenean zizelkatzen hasi zen (taille directe) eta forma txikiko eskulturaren gaineko ikuspegi berria garatu zuen.
1909 Lehen emakumezko gorputz-enborra egin zuen (urte horretan edo hurrengoan) eta lehen Musa lo.
1910 Txoriaren gaia lantzen zuen lehen eskultura sortu zuen: Maiastra.
1913 New Yorkeko Armory Show erakusketan parte hartu zuen.
1914 Bakarkako lehen erakusketa eskaini zuen New Yorkeko Photo-Secession-en Little Galleries-en. Horren barne zegoen Lehen pausoa, Brancusiren zurezko lehen eskultura.
1916 Estudio berri batera mugitu zen, Parisko Impasse Ronsin-eko 8. zenbakian. Bakarkako bigarren erakusketa egin zuen New Yorkeko Modern Gallery-n.
1918 Bizirik dirauen lehen Zutabe amaigabea sortu zuen.
1920 X printzesa lanak istilu handia sortu zuen Salon des Indépendants-en eta “lizunkeria faliko” gisa deskribatu zuten. Erakusketatik kendu egin zuten inaugurazioa baino lehen, baina gerora berriro sartu zuten.
1921 Man Ray-k argazkigintza irakatsi zion Brancusiri.
1926 Urtarrilaren amaieratik martxoaren amaiera arte egon zen Brancusi AEBn lehen aldiz. Haren lanaren bakarkako hirugarren erakusketa egin zen New Yorkeko Wildenstein Galleries-en. Irailaren amaieratik abenduaren hasiera arte New Yorken egon zen bigarren aldiz eta bakarkako laugarren erakusketa antolatu zen Brummer Gallery-n.
1927 AEBko aduana-zerbitzuak Brancusi auzipetu zuen Txoria espazioan lanagatik. Kontrabandoko metala artelana zela adieraziz herrialdean sartzeagatik akusatu zuten. Urtebete geroago Brancusiren aldeko epaia eman zuten.
1938 Târgu Jiu monumentu-taldea inauguratu zuten; barne hartzen zituen Zutabe amaigabea, Musuaren atea eta Isiltasunaren mahaia.
1940 Negoziazio urte batzuen ostean, Peggy Guggenheim-ek Txoria espazioan (1930eko hamarkada) eta Maiastra (1912) eskuratu zituen.
1940–44 Bigarren Mundu Gerran Parisen bizi zen.
1952 Hiritartasun frantsesa eman zioten.
1953 James Johnnson Sweeney-k Brancusiren lehen eskultura eskuratu zuen, Adam eta Eva (1921), Solomon R. Guggenheim Museum-erako.
1955 James Johnson Sweeney-ren ekimenez, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek Brancusiri eskainitako lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuen.
1956 Azken-nahiak eta testamentua idatzi zituen; haren tailerra eta funts guztiak Frantziako estatuari utzi zizkion.
1957 Parisen hil zen martxoaren 16an eta Montparnasseko hilerrian ehortzi zuten.
1958 Carola Giedion-Welcker-ek Brancusiri buruzko lehen monografia osoa idatzi zuen.
1997 Atelier Brancusi inauguratu zen, Brancusiren tailerraren berreraikuntza; Renzo Piano-k diseinatu zuen Parisko Centre Pompidou-ren handitzean dago, museoaren eraikinaren aurrean.