Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Eskultura barrokoa]

Izenburua:
[Didaktika: Eskultura barrokoa]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Heriotza | Artea eta erlijioa | Artea eta emozioa | Artearen historia | Dekorazio-arteak | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Perspektiba
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Barrokoa
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura

Eskultura barrokoa nagusiki XVII. mendean garatu zen Europan. Arkitektura-eraikuntzak eta hirietako kaleak, iturriak eta lorategiak apaintzeko erabili zen: arteak funtsezko bihurtu ziren arkitekturan. Aurpegien adierazkortasuna handia zen, irudiak teatralak ziren, tentsioa nabari zitzaien keinuetan, eta mugimendua zerien; horiek izan ziren garaiko bereizgarriak. Eskortzo-teknika ohikoa zen, hau da, perspektibaren arabera laburtzen zituzten irudiak, eta, gainera, jatorrizko blokearen mugetatik atera zituzten (maiz bloke bat baino gehiago erabiltzen zuten eskultura bakarra egiteko). Gehien erabili zituzten materialak marmol polikromatua eta brontzea izan ziren. Gai erlijiosoez gainera, hilobi-eskultura ere nagusitu zen.