Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Constantin Brancusi]

Izenburua:
[Didaktika: Constantin Brancusi]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Arte afrikarra | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Kolorea | Materiala | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Primitibismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Brancusi, Constantin

Constantin Brancusik (Errumania, 1876–Frantzia, 1957) Rodin-en eskultura modernoranzko pausoak jarraitu zituen. Haren lanak abstrakziorantz jotzen du eta primitibismoa (hasieran Afrikako kulturarekiko interes handia agertu zuen), irudien sinplifikazioa, mugimendua eta bertikaltasuna ditu ezaugarri. Eskulturaren kontzeptu tradizionalarekin apurtu zuen, batzuetan idulkia lanaren zatitzat jotzen eta beste batzuetan zeharo baztertzen baitzuen. Bizirik zegoela, Frantziako estatuari utzi zion bere estudioa, bere obra eta sortze-filosofia iraunarazteko asmoz. Haren eskultura-lanetan, besteak beste, igeltsua, zura, brontzea, kareharria eta koloreetako marmola erabili zituen.