Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Eskultura neoklasikoa]

Eskultura neoklasikoak (XVIII. mende erdialdea eta XIX. mende hasiera) ordena eta oreka klasikoa bilatu zituen eta inspirazio-iturri izan zituen antzinako tradizio grekoerromatarra eta Ilustrazioaren idealak (giza aurrerapena, gizalegezko bertuteak eta garapen pertsonala). Artista neoklasikoek maiz mitologiarekin erlazionatuak zeuden lanak eratu zituzten, bai Europako nobleziaren eta burgesiaren erretratuak ere. Estilo hau irudien lasaitasunagatik, dotoretasunagatik eta fintasunagatik nabarmendu zen; gorputz lirainak, orokorrean, polikromatu gabeko marmol zurian zizelkatzen dira.