Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

Sarrera

Didaktika-gune hau Brancusi-Serra erakusketari lotua dago, eta mendebaldeko eskulturaren ekarpenik garrantzitsuenen aukeraketa bat eskaintzen du, Antzinarotik egun arte: hiru dimentsiotako lehenengo giza irudietatik hasi eta egungo lanetan bukatu arte. Azken lan horietako askotan ikusleak piezarekin duen esperientzia funtsezkoa da. Gainera, erakusketaren protagonista diren artisten biografiak ere ezagutu ahal izango dituzue, biak ala biak eskulturaren historian garrantzi handikoak: Constantin Brancusi (Errumania, 1876–Frantzia, 1957) eta Richard Serra (AEB, 1939). Halaber, adituen testuez osatua dagoen erakusketaren katalogoa kontsultatzeko aukera duzue. Gune hau 104 ArcelorMittal aretoan dagoenarekin osatzen da. Altzairuaren historiari buruzko informazioa, aretoan dauden lanen eskalazko maketa, artistaren sortze-prozesua azaltzen duten testuak eta irudiak, artistari egindako elkarrizketak batzen dituzten ikus-entzunezkoak eta artistak berak egindako bideo-lanak batzen ditu horrek. Horrez gain, Brancusiri eskainitako areto txiki bat sartu dugu gune honetan. Bertan, eskultoreak berak eta Man Ray-k (AEB, 1890–Frantzia, 1976) egindako ikus-entzunezkoa dago ikusgai; horrek artistak bai haren estudioan bai kanpoan burututako lana eta argiarekin egin zituen esperimentuak dokumentatzen ditu.