Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Alberto Giacometti]

Alberto Giacometti (Suitza, 1901−1966) denboraldi batean mugimendu surrealistari lotutako Parisko abangoardia intelektualarekin kontaktuan egon zen. Geroago, ohiko ereduari, eredu klasikoari, jarraituz lan egiteari ekin zion berriz. Haren azalera zimurtsuko irudiek artistak gizakiaren inguruan zuen ikuspegiaren isla izan ziren, Jean Paul Sartre-ren (Frantzia, 1905−1980) Existentzialismoa, kasu. Muturreko eskaletan —bai miniaturak, bai ohiko tamaina baino handiagoak— eratzen zituen, batez ere brontzez, banaka edo talde baten barruan, eta are eta lirainagoak ziren.