Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Estilo gotikoa]

Izenburua:
[Didaktika: Estilo gotikoa]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artea eta emozioa | Artearen historia | Dekorazio-arteak | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Mugimendua
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura

Estilo gotikoak XII. mende amaieratik XVI. mende hasiera arte iraun zuen (Italian izan ezik, bertan XV. mende hasieratik behera egin baitzuen). Orduan ere, eskultura oso estu lotua egon zen erlijio-arkitekturarekin, eliz atarietarako, zutabeetarako eta erretauletarako egiten baitziren eskulturak. Harria eta zura izan ziren material nagusiak. Irudietako gehienak polikromatuak ziren, baina irudi erromanikoak baino askoz lirainagoak. Aurrealdea baino ez zuten jasotzen; hala ere, eskultura erromanikoetan ez bezalaxe, aurpegietan adierazkortasun sotil bat antzeman daiteke, eta gorputzek nahiz jantziek nolabaiteko mugimendua iradokitzen dute. Bibliako pertsonaien eta pasarteen adierazpen sinplea eta naturala zen gai nagusia.