Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: David Smith]

David Smith (1906−1965) AEBko eskultorea metalezko eskultura abstraktu handiengatik nabarmendu zen. Espainiako Julio González (1876−1942) eta Pablo Picasso (1881−1973) artisten lanek eragina izan zuten harengan; pintura eta hiru dimentsioak uztartzeak haren interesa piztu zuen. Hiru dimentsioekin lan egiteak bihurtzen du Smith eskultore, eta horrexek bereizten du pintore batengandik; izan ere, lan horretatik oso gertu sentitzen zen. Horregatik, haren lanetan jorratu zituen gaiak maiz pinturari lotuak daude, hala nola, natura hilak, paisaiak eta erretratuak. Smithek metalez, alanbrez eta beste hainbat material heterogeneoz egindako materialak soldatzen zituen, urtu beharrean. 1950eko hamarkadaren erdialdean, lixagailu batez altzairu herdoilgaitzezko eskulturak leuntzean zetzan teknika esploratu zuen. Prozedura hori batez ere Cubi sailean, 1961–65, antzeman daiteke. Lanen eskala handitzen joan zen eta, denbora joan ahala, horiek orduan eta totemikoago, handiago eta monolitikoago egin ziren.