hezkuntza-edukia
[Didaktika: Alexander Calder]
- Izenburua:
- [Didaktika: Alexander Calder]
- Erakusketa:
- Brancusi–Serra
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Mugimendua | Tamaina | Alexander Calder
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
Alexander Calderrek (AEB, 1898–1976) eskultura modernoan egin zuen ekarpen handia “mugikorrak” deitutakoak izan ziren. Eskultura zintzilikari, abstraktu horiek elementu anitzez osatuak daude —normalean hainbat tamainako metalezko objektu polikromatuak—, eta burdin hariz lotuak; horiek mugimendu askea ematen diete eskultura osoei edo haien zati bati. Garai hartan, mugikorrak lorpen abangoardistatzat hartu zituzten. Calderrek stabileak ere sortu zituen, askotariko tamainako irudi lauz egindako lan polikromatu mugiezinak; mugikorrak bezala, bai espazio itxietan bai irekietan ikusgai jartzeko diseinatu zituen.