Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

Richard Serra [Biografia]

Izenburua:
Richard Serra [Biografia]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Tamaina
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa
Aipatutako artistak:
Brancusi, Constantin | Serra, Richard

1939 Azaroaren 2an jaio zen San Franciscon.

1957–61 Kaliforniako Unibertsitatean ikasi zuen, Berkeley-n eta Santa Barbaran, eta 1961ean Ingeles Literaturan graduatu zen. Garai honetan hainbat altzairutegitan lan egin zuen bizimodua ateratzeko.

1961–64 Yale Unibertsitatean ikasi zuen, New Haven-en, eta arte ederretako masterra egin zuen.

1964–65 Bidaia-beka bat eman zioten eta urtebete egon zen Parisen; bertan, eskoletara joan zen Académie de la Grande Chaumière-n. Egunero bisitatzen zuen Brancusi-ren tailerraren berreraikuntza Palais de Tokyo-n eta bertan eskulturara hurbildu zuten marrazkiak egin zituen.

1966 Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Erromako Galleria La Salita-n; horrek bizirik eta disekatuak zeuden animalien habitatak barne hartzen zituen. Kautxuz eta hodi fluoreszentez egindako piezak eratzen hasi zen.

1968–69 Lan sail bat egin zuen berun galdatuz; haren lehen berunezko eskorak erakusgai jarri ziren. Lehen filmak egin zituen eta altzairu herdoilkorrarekin lan egiten hasi zen. AEBn bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorkeko Castelli Warehouse-n.

1970 Pulitzer lana: mailadun goragunea lantzen hasi zen, haren kokapen zehatzeko paisaien lehen eskultura.

1971 Mihise gaineko lehen marrazki beltzak egin zituen.

1975 Parisko Centre Pompidou-rako lehen kurba baten diseinua egin zuen baina atzera bota zuten.

1977 Terminala lana instalatu zuten Kassel-eko Documenta 6n, gero Bochum-eko udalak eskuratuko zuena; hura izan zen Serraren lehen lan iraunkorra hiri batean.

1978 Kunsthalle Tübingen-ek Serrari eskainitako lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuen eta hori Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era (Alemania) bidaiatu zen.

1980 Veneziako Bienalean parte hartu zuen.

1981 Arku okertua New Yorkeko Federal Plaza-n jarri zuten. Serra Clara Weyergraf arte-historialariarekin ezkondu zen.

1983 Haren lanak Bilbon estreinakoz jarri ziren erakusgai, Arte Ederren Museoko taldeko erakusketa batean: Korrespondentziak 5 Arkitektu: Emilio Ambasz, Peter Eisenman, Frank O. Gehry, Leon Krier, Venturi, Rauch & Scott Brown. 5 Eskultore: Eduardo Chillida, Mario Merz, Richard Serra, Joel Shapiro eta Charles Simonds.

1984 Bartzelonan kokatu zuen Palmondoa lan publikoa.

1986 Atzera begirako erakusketa Museum of Modern Art-en, New Yorken.

1988 Marrazkien instalazio handia egin zen Basileako Kunsthalle Basel-en.

1989 AEBko gobernuak Arku okertua suntsitu zuen.

1997 Guggenheim Bilbao Museoan kokatu zuten Sugea, Museoaren inauguraziorako.

1999 1996 eta 1998 artean eratutako zortzi Bihurritu eliptikoak eta Sugea (1994–97) aurkeztu zituen Guggenheim Bilbao Museoan. 

2005 Guggenheim Bilbao Museoak Denboraren materia, Serrak gaur arte egin duen eskala handieneko instalazioa, inauguratu zuen. 

2007 Bigarren erakusketa handia eskaini zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en. 

2011 Paper gaineko lanen atzera begirako erakusketa eskaini zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en, San Francisco Museum of Modern Art-en eta Houston-eko Menil Collection-en.