Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Eskultura erromanikoa]

Izenburua:
[Didaktika: Eskultura erromanikoa]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artearen historia | Dekorazio-arteak | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura

Eskultura erromanikoa XI. mendearen eta XIII. mendeko lehen laurdenaren artean garatu zen batez ere, Bibliaren irakaskuntza sustatzeko eta eraikin erlijiosoak apaintzeko. Erliebeak, eliz atariak, tinpanoak eta aldareak egiteko material ohikoenak harria, bolia, eta zur polikromatua izan ziren. Bertako irudien ezaugarri dira hieratikotasuna edo zurruntasuna, frontaltasuna eta aurpegien adierazkortasunik eza. Era berean, taldeko eszenetan nabaria da lanaren simetria eta zizelkatutako irudien hierarkia. Batzuetan, animalia fantastikoak, landareak eta geometria-irudiak sortzen zituzten apaingarri gisa erabiltzeko.