Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Auguste Rodin]

XIX. mendeko eskultorerik garrantzitsuenetako bat izan zen Auguste Rodin (Frantzia, 1840–1917), eskultura modernoaren aitzindaria. Haren lanek alderdi publikoa zuten, gizartearen inguruko gaiak jorratzen baitzituzten eta batzuetan gune publikoetan kokatuak baitzeuden, eta, ondorioz, herritarrengan eztabaida pizten zuten. Rodinek giza anatomiari buruz zituen ezagutzak adierazi nahi zituen sentimenduen zerbitzura jarri zituen. Rodinen brontzezko, marmolezko eta alabastrozko piezak egon badauden arren, eskultoreak haren lanetako asko igeltsuz egin zituen. Rodin eskultura beraren ale bat baino gehiago brontzez egiteagatik nabarmendu zen.