Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Antzinako Erromako eskultura]

Antzinako Erromako eskultura (K.a. IV. mendearen azkenalditik K.o. III. mendera arte) Greziako eskulturaren eta hainbat kultura mediterranearren oinordekoa da, adibidez, kultura etruskoarena. Lan horien asmoa zen jainkoen, enperadoreen eta familia garrantzitsuen dohainak eta irudia goratzea. Harria eta brontzea zizelkatzen zituzten, batez ere. Garai horretan erlijioaren eta historiaren inguruko erliebeak ziren nagusi, eta horiek arkuak, zutabeak eta sarkofagoak apaintzeko erabiltzen zituzten; kaleak, eraikin erlijioso eta publikoak (termak, senatua) eta villa pribatuak edertzeko, berriz, busto, erretratu eta gorputz osoko estatuak. Klase sozial behartsuenetako kideek ere terrakotazko eskultura txikiak, hileta-plakak eta hileta-maskarak zituzten.