Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Kasimir Malevich]

Izenburua:
[Didaktika: Kasimir Malevich]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Kazimir Malevich
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Geometrikoa | Arte Garaikidea | Suprematismoa

Suprematismoa une erabakigarria izan zen arte modernoan, Kasimir Malevich (Errusia, 1878–1935) buru zuela. Mugimendua abstrakzio geometrikoan oinarritua zegoen eta objekturik gabeko, irudi sinpleko unibertsoa aldarrikatu zuen. Lan suprematistek geometria-irudiak erabiltzen zituzten —karratuak, laukizuzenak, gurutzeak eta triangeluak, adibidez—, kolore-sorta mugatu batean, egoera puru edo “gorena” lortzeko. Malevichek haren ideia suprematistak islatu zituen 1915ean, Vladimir Mayakovski (1893−1930) poeta errusiarrarekin batean idatzi zuen manifestuan.