Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Egiptoko eskultura]

Izenburua:
[Didaktika: Egiptoko eskultura]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Bizitza | Heriotza | Artea eta politika | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Tamaina | Egipto | Traszendentzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Eskultura

Egiptoko eskulturan (K.a. 3100. urtea–K.o. 300. urtea) objektuen, animalien eta pertsonen irudiak ugari dira erliebeetan zein eskulturetan. Eguneroko bizitza islatzeko, dinastien handitasuna ospatzeko eta heriotzaren ondorengo bizitza iraunarazteko egiten zituzten granitoz, basaltoz eta kareharriz; batzuetan, polikromatzen eta urrez eta harribitxiz apaintzen zituzten, irudikatutako pertsonaren estatusaren arabera. Eguneroko eszenen buztin egosizko eta zurezko eskultura txikiak ere aurkitu izan dira. Eskulturen ezaugarri nagusia da hieratikotasuna edo zurruntasuna, hau da, adierazkortasunik eza, erliebezko lanena ez bezala, horietan mugimendua agerikoa baita. Antzinako Egiptoko eskulturak tenpluetan, etxeetan eta hilobietan, hildakoekin batera, topatu dira.