Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Eskultura minimalista]

Izenburua:
[Didaktika: Eskultura minimalista]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Geometria | Donald Judd | Robert Morris
Mugimendu artistikoak:
Minimalismoa
Artelan motak:
Eskultura

Eskultura minimalista 1960ko eta 1970eko hamarkadetan sortu zen. Material industrialak, geometria-irudi zorrotzak, silueta markatuak, konposizio matematikoki erregularrak eta azalera neutroak erabiltzeagatik bereiztu zen; lanek ez dute artistaren eskuaren inolako aztarnarik. Horrez gain, artelanaren zati da eskulturak hartzen duen espazio guztia, bolumenen arteko hutsunea barne. Garrantzitsuena da ikusleak artelana behatzean sentitzen duena, esperientzia hori. Estilo horretan nabarmendu ziren, besteak beste, Donald Judd (1928–1994) eta Robert Morris (1931) estatubatuarrak.