Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Isamu Noguchi]

Isamu Noguchik (AEB, 1904−1988), erro japoniarreko eskultore estatubatuarrak, ekialdeko filosofiaren berezko nozioak txertatu zituen eskultura abstraktuan; adibidez, inguruarekiko orekarenak eta harmoniarenak. Irudi organikoak eta geometrikoak uztartzea, tradizioa eta modernotasuna lotzea, haren lan publikoetan ikusleari eskaintzen dion esperientzia —ikusleak bizi ditzan eratu baitzituen—, eta arte guztiak berreskuratzea izan ziren Noguchiren funtsezko ekarpenak. Askorekin egin zuen lan, besteak beste, John Cage (AEB, 1912−1992) musikari garrantzitsuarekin, Merce Cunningham (AEB, 1919−2009) eta George Balanchine (Errusia, 1904−AEB, 1983) koreografoekin eta Louis Kahn (AEB, 1901−1974) arkitektoarekin.