Edukira zuzenean joan

Brancusi–Serra

hezkuntza-edukia

[Didaktika: Errenazimentua]

Izenburua:
[Didaktika: Errenazimentua]
Erakusketa:
Brancusi–Serra
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Proportzioa
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Errenazimentua
Artelan motak:
Eskultura

Errenazimentua XV. eta XVI. mendeetan garatu zen Europan, gizakiaren eta giza irudiaren berpizkundea gertatu zenean, Humanismoaren ideien emaitza moduan. Errenazimentuko eskulturak Antzinatasun klasikoa hartzen du eredu (Grezia eta Erroma). Lehen bere burua artisautzat zuena artista izatera pasatu zen azkenean. Garai horretan, batez ere eskultura exentuak, hau da, ingura daitezkeenak, eratu zituzten marmolez, zurez eta brontzez; horiek gai profanoak eta erlijiosoak irudikatzen zituzten eta espirituaren eta giza gorputzaren gorespena bilatzen zuten. Nabarmentzekoa da giza anatomiaren jakintzari esker gorputzaren irudikapena asko zehaztu zela; dena den, urrezko proportzioari jarraiki irudikatzen zuten —“proportzio jainkotiarra” edo “urrezko zenbaki” ere deitua—.