Egon Schiele
Sarrera
Eseritako neska gazte bat biluzik, alkandora burutik gora duela, 1910
Iruzkinak
Gerti oihal okreen aurrean, 1910
- Izenburua:
- Gerti oihal okreen aurrean, 1910
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Erretratua eta autorretratua | Viena
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Teknikak:
- Gouache | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Arkatzez eta gouachez egindako marrazki honetan, artistaren arreba gazteena, Gerti, agertzen da. Hari egindako lan ugarietako bat da. Oso harreman estua zuten eta Gerti maiz paratu zen nebarentzat. Schielek oso azkar marrazten zuen, eta, ondorioz, marrazkiek izaera arina, narrazio modukoa, egunkari baten antzekoa, dute sarritan. Lan honetan, modeloa inguratzen duen oihal okrea perspektiba itxuraldatzeko erabili zuen Schielek, anbiguotasuna eragiteko: zutik ala etzanda dago modeloa?
Izan ere, anbiguotasun horrek, eta erretratuak berak, Gustav Klimt-en lana dakar gogora. Schieleren laguna eta mentorea izan zen Klimt. Haren eragina antzematen da luzatutako irudian, kolore bloke zurrunetan eta oihal artetik ateratzen den irudian. Gerora, Schieleren atzealdeak neutroagoak izan ziren.
Gustav Klimt enigmatikoa garai hartako Vienako arte-giroko buru zen. Pintura-estilo berri bat garatu zuen: formak sinplifikatu eta Jugendstil mugimenduaren lerro arinak eta irudi abstraktuak batu zituen. Aipatutako mugimendua Pariseko Art Nouveau estiloaren Alemaniako baliokidea zen. Klimtek bezala, Schielek arropa baliatu zuen biluztasunaren alderdiak ezkutatzeko eta, aldi berean, gailentzeko.
Lan honetan, begirada kementsua agertzen du Gertik, espresio adoretsua, ausarta. Schielek ez zituen emakumeak apaingarritzat baliatzen: Klimten emakume idealizatuak ez bezala, Gertiren begirada beldurgabeak zuzenean begiratzen dio ikusleari eta harekin lotura bat ezartzen du.
Gertiren beso luzeak ez datoz aurpegiaren espresioarekin bat. Gorputzaren keinuen eta aurpegieraren arteko bat ez etortze hori Schieleren lanaren ezaugarrietako bat da, bai eta gorputz-atalak gorriz lotzea.