Egon Schiele
Artistaren koinata Adele Harms-en erretratua, 1917
Ez naiz zigortua sentitzen, purifikatua baizkik!, 12.4.12, 1912
Iruzkinak
Sezesioaren 49. erakusketarako horma-irudia, 1918
- Izenburua:
- Sezesioaren 49. erakusketarako horma-irudia, 1918
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Sezesio vienarra | Viena
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Afixa | Litografia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Vienako Sezesioa 1897. urtean sortu zen, Vienako artearen oinarri akademiko zorrotz eta zurrunen nagusitasuna ezerezteko. Sezesioak arreta berezia jarri zuen arte aplikatuetan hasiera-hasieratik, artista eta diseinatzaile progresisten elkartea baitzen. Ondorioz, erabat zentzuzkoa da Sezesionistek Schiele-ri kolorezko litografia bat egiteko eskatu izana; zehazki, 1918ko martxoko erakusketarako horma-irudia diseinatzeko eskatu zioten.
Horma irudi hau Lagunak izeneko margolanarekin lotua dago. Azken horretan, mahai-buruko gizona, tunika zuriz jantzia, Schiele da. Horma-irudi honetan ere Schiele da mahai-buru, eta bederatzi pertsonaia daude inguruan, abitu itxurako tunikez jantziak. Pertsonaiok Sezesioaren erakusketako bederatzi margolari famatu dira. Azken Afariari eginiko aipamen zuzena da.
Hutsik dagoen aulkia Gustav Klimt-i eginiko omenaldi hunkigarria izan daiteke. Izan ere, Lagunak lanean azaltzen zen ere, baina Sezesioaren erakusketa baino hilabete lehenago hil zen. Aulkiaren aurrean dagoen liburuak Klimten sinaduraren kopia darama. Bigarren aulki hutsa Oskar Kokoschka margolari espresionistari eginiko keinua dugu. Horrek erakusketan parte hartzeari uko egin zion.
Horma-irudia egiteaz gain, Schielek paper garrantzitsua izan zuen erakusketan. Austriako arte berria erakusteko antolatu zen, eta Schielek arrakasta handia izan zuen: lan ugari saldu zituen, eta beste asko egiteko eskatu zioten.